'Go!azen' 63 herritako zine aretoetan emango dute dohainik

Euskarazko lehen film musikala da eta telebistan Gabonak arte itxoin beharko da. Donostirako ez da sarrerarik gelditzen eta beste hiriburuetan 18an eskainiko dute

FELIX IBARGUTXI| DONOSTIA.
Aktoreak eta arduradunak; zuzendaria, Jabi Elortegi, falta zen atzo. /M. FRAILE/
Aktoreak eta arduradunak; zuzendaria, Jabi Elortegi, falta zen atzo. /M. FRAILE

DV. Euskarazko lehenbiziko film musikala, , 63 herri eta hiritako zine aretoetan ikusi ahal izango da aurki. Berez telebistarako egina da, Pausoka etxeak Euskal Telebistarako egina, baina ikusmina handia denez ez-ohiko pauso hau eman du ETBk.

Bihar izango da lehenbiziko emanaldia, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta sarrerak agortuta daude. Gero, hilaren 18an, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean eskainiko dute, eta ondoren hainbat herri korrituko ditu. Guztira 63 herri eta hiritan ikusi ahal izango da. Dohainik izango dira emanaldiak eta tokian tokiko Udalak arduratuko dira gonbidapenak banatzeaz.

Gero, Gabonak aldera, Euskal Telebistak bere programazioan txertatuko du filma.

-en arrakasta ikusita erabaki zuten ETBko arduradunek antzeko filma eskatzea Pausoka ekoiztetxeari. Dena azkar gertatu zen. Uztailean zehar, guztira lau astetan egin zen errodajea. Gehienbat Azpeitiko hustutako komentu batean egin zen lana.

Ez zen lan erraza izan. «Behar genuen lau gauza jakingo zituen jendea: euskara jakingo zuena, eta dantzan, kantuan eta aktoretzan gutxieneko maila emango zuena», esan zuen atzo Bingen Zupiria, ETBko zuzendariak.

Koreografiak prestatzen eta neska-mutilei dantzan irakasten, Josu Mujika aritu zen. «Asko esijitu diet eta kristoren energia erakutsi didate. Pozik geratu naiz», esan zuen koreografoak.

Filma fraide zorrotz batzuen ikastetxean gertatzen da. Pelikulan zehar hainbat kantu abestu eta dantzatzen dituzte neska-mutikoek, hala nola eta . Badira bi kanta filmerako propio sortuak: eta , azken hau rap tankerakoa.

Protagonista nagusiak Iñigo Azpitarte eta Barbara Rivas dira, bata zarauztarra, bestea Zumarragakoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos