Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Miércoles, 5 de noviembre 2008, 03:18
DV. Galeuscak 25 urte beteko ditu aurten eta asteburu honetan egingo da bilkura, Valentzian, izenburuaren pean.
Urtero bezala, euskarazko, gailegozko eta katalanezko literaturetako hamabosna ordezkari elkartuko dira biltzarrean. Euskal Herritik Fito Rodriguez, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariaz gain, idazle hauek azalduko dira: Fernando Morillo, Joseba Felix Tobar-Arbulu, Castillo Suarez, Leire Bilbao, Iratxe Etxebeste, Igor Estankona, Txomin Peillen, Edorta Jimenez, Elena Martinez, Xabier Mendiguren, Miren Agur Meabe, Jerardo Elortza, Jon Martin eta Alberto Barandiaran.
Ostiralean hasiko dira ekitaldiak. Centre de Cultura Contemporània-n, gai hartuta, lagun hauek ariko dira: Marilar Aleixandre, Edorta Jiménez eta Julià de Jòdar. Gero dietarioei buruzko beste mahai-inguru bat egingo da, eta hartan Xabier Mendiguren Elizegi ariko da. Larunbatean, berriz, izenburuko mahai-inguruan, Jon Martin ariko da.
Ibilaldi literarioak ere egingo dituzte Valentziako hirian zehar, eta Joan Fusterren (Sueca, 1922-1992) etxea bisitatuko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.