«Malin benetako gosea ikusi genuen, horrek markatu egiten zaitu», dio Urtzi Urrutikoetxeak

Orain bi urte Afrikan zehar egindako bidaiaren kronika egin du kazetari honek

FELIX IBARGUTXI| DONOSTIA.
Urtzi Urrutikoetxea, atzo Donostian. /DAVID APREA/
Urtzi Urrutikoetxea, atzo Donostian. /DAVID APREA

DV. Urtzi Urrutikoetxeak denbora asko egin zuen zain, Mauritaniatik iparralderantz errepidea noiz egiten zuten. Egin zutenean, Saharako basamortua automobil arruntez zehakatzeko modua jarri zutenean, alegia, hara abiatu zen. 2006ko urtarrilean hasita bi hilabeteko bidaia egin zuen Renault Express zahar batean, eta han ikusitakoak liburu batean bildu ditu. jarri dio izenburu kronika-liburuari.

Bi lagun joan ziren auto horretan. Lehenengo kilometroak iberiar penintsulan izan ziren: Bilbon hasi eta Algecirasen bukatu. Ondoren, Tangerren hasita, Saharako basamortua zeharkatu zuten. «Azkar egin genituen lehen etapa haiek, gainera Maroko ezagutzen genuen lehendik, eta guk zera nahi genuen, Afrika beltzera iritsi. Tropikoa erakargarria da», adierazi digu Urrutikoetxeak. Bamakora iritsi nahi zuten lehenbailehen, Maliko hiriburura, alegia.

Malin utzi zuten kotxea. «Bilbon esana zidaten auto horrek gutxi iraungo zuela eta Malin, berriz, zukua ateratzen diete horrelakoei», esan digu bidaiariak.

Besteak beste, hango usadio zaharrek harritu dute Urtzi: «Islama eta kristautasuna aspaldi sartu ziren lur haietan, baina harrigarria da nolako indarra daukaten ohitura zaharrek, animismoari lotutako ohiturek, adibidez».

Maliko ekialdean gosea ikusi zuten. «Toki gutxitan topatu genituen eskaleak dirua eskatzen. Baina Maliko ekialdean ikusi genuen zer den benetako gosea, batzuek jatekoa eskatu zigutenean. Horrek markatu egiten zaitu».

Han ari zela, blog-a osatzen joan zen «ziberkaferen bat topatzen genuenan», eta zenbait zutabe ere publikatu zituen euskarazko prentsan, hango bizipenak kontatuz. Izan zen ustekabeko tristerik ere: lagun baten heriotza, bidaiaren bukaera aldera.

Urtzi Urrutikoetxea (Bilbo, 1977), kazetari eta idazlea da, eta euskarazko hedabide askotan aritu da, besteak beste ETBn. eta poesia liburuak ditu publikatuak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos