Lisboan kokatu du Jon Arretxek bere polizia nobela berria

«Bidaietako nobela beltz gehiago egin nahi ditut. Begiz jota dauzkat Praga, Istanbul...»

FELIX IBARGUTXI| DONOSTIA.
Jon Arretxe, atzo Donostian. /AYGÜES/
Jon Arretxe, atzo Donostian. /AYGÜES

DV. Lisboan girotutako polizia eleberria plazaratu du Jon Arretxek: . Iaz, berriz, Parisen kokaturiko eleberria atera zuen hura ere genero beltzekoa: . Atzoko aurkezpenean esan zuenez, ildo honetatik jarraitu nahi luke. «Bidaietako eleberri beltz gehiago egin nahi ditut izan zen estilo klasikoko nire lehen eleberri beltza eat gustura gelditu nintzen. Gehiago egin nahi ditut holakoak. Hiri asko dauzkat begiz jota, agian gehiegi: Praga, Istanbul. Eta egunen baten beste apustu bat egin nahi nuke eta nobela beltza Afrikako edo Ekialde Urruneko hiriren baten kokatu, agian Casablancan, edo Bamakon, edo Varanasin... Esperimentu polita izan liteke, baina ondo hausnartu nahi dut hau dena, ze bestelako liburuak ere idatzi nahi ditut eta bizi-tza laburregia da horrenbeste proiektu gauzatzeko. Hori da gure patua».

Garai batean bidaia luzeak egiten zituen Jon Arretxek, bi-hiru hilabetekoak. Aspaldi honetan, «bidaia motz asko. Orain ezkonduta nago, soka luze xamar laga-tzen didan emakume batekin, hala ere. Lortu dut idaztetik bizitzea».

Oraingo eleberria «nahiko erraz» idatzi du. Lehen ere egona zen Lisboan, eta aurten bertara hiru aldiz joan da, «lehenbiziko aldiz, gogoratzera, besteetan, idaztera». Eta han zegoela, zentzu guztiak erne, eleberriarentzako moduko pertsonaiak, paisaiak eta gertaerak ikusi zituen. Nobelako protagonistetako bat Lisboa bera da «eta inoiz filmen bat egingo balitz nobela hau hartuta, soinu-banda fadoa izan beharko luke».

Eleberriko beste protagonista nagusia Mario Barbosa da, polizia ohia, ustelkeriagatik kanporatua poliziatik eta orain jatetxeetan fadoak abestuz bizimodua ateratzen duena, nekez hala ere. «Sentibera da, emakumeak idealizatuta ditu. Eta azken amodioa hil egiten diote, oso modu krudelean gainera. Hilketa hura argitzen saiatuko da», esan zuen Arretxek atzokoan.

Barbosa izan zitekeena ezagutu zuen Lisboan. «Alfamako fado-etxe baten ezagutu nuen hori, kasualitatez. Han afaltzen nengoela kantatu zuen gizon txiki eta lotsati batek, eta berarekin enamoratu nintzen ia. Fado hori ez da politenetakoa, kantaria ez da lar ona, baina gizonaren keinuak, itxura fisikoa, sentimendu jarioa. ikusi nituenean, 'hauxe izango da nire liburuko pertsonaia nagusia', pentsatu nuen».