Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
UEUk ikasturteari hasiera emango dio gaur, euskara batuaren inguruko hitzaldi batekin
BAJO DEBA

UEUk ikasturteari hasiera emango dio gaur, euskara batuaren inguruko hitzaldi batekin

F.M.

Viernes, 24 de octubre 2008, 04:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

EIBAR. DV. Udako Euskal Unibertsitateak ikasturteari hasiera emango dio gaur, Markeskuako jauregian arratsaldeko 18.00etan hasiko den ekitaldi batekin. Ikastetze nagusi honetan zortzi ikastaro ospatuko dira urria eta azaroa bitartean. Lore Erriondo UEUko zuzendariak ikasturteko egitasmoa azalduko du. Ondoren, hitzaldi bat egongo da Xabier Kintana euskaltzain, idazle eta irakaslearekin.

Arantzazun Euskara Batuaren oinarriak finkatu zirela 40 urte bete dira aurten eta horri buruz hitz egiteko, Kintanak 'Euskara Batuaren ibilbidea' izena duen hitzaldia emango du. Ekitaldiari amaiera emateko, Unanue Kamara Koralaren emanaldia egongo da, Estibaliz Arrizabalagaren zuzendaritzapean.

Udazkeneko eskaintza zortzi ikastaroz osatuta dago Markeskua jauregian, hizkuntza, teknologia, hezkuntza edo gizarte gaiak ukituz bataz beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios