Jon Ander Albisu pilotaria jubeniletan txapeldun Antiguoko pilota torneoan

J.R. MUNDUATE| ATAUN.
Albisu, Apezetxea goizuetarrarekin. /MIREN/
Albisu, Apezetxea goizuetarrarekin. /MIREN

DV. Urte bikain baten gaineko 'ginda' izan da Jon Ander Albisu Albizu (18 urte) ataundar pilotari gaztearentzat, Apezetxea goizuetarra lagun, Donostiako Antiguoko txapelketan jubeniletan jantzi duten txapela.

Txapelketa ikusgarri bat burutu eta gero, bost neurketa gainditu dituzte txapela janzteko, finaleko neurketa parekatua 22-21 aparte, gainontzeko lauak erraz gainditu dituzte. Jon Anderren iritziko, final aurreko neurketa izan zen bere ustetan denetan borobilena, Jaunarena eta Madariaga 22-6 menderatzeko abilidadea izan zuten, beraiei partidu ezin hobe bat irten zitzaielako.

Zera dio ataundarrak: «Joko ezin hobean nago eta eskuak primeran ari zaizkit erantzuten, zainduaz noski. Partiduak ere neur-tzen hasi beharrean nago, gehiegi pilatzea ere ez baitzait komeni».

Txapelketa hau bitarteko, en-tzun eta irakurri ere izan ditugu han eta hemen, pilotari gazte honen inguruko adituen eta eta komentarista batzuren balorazio eta iritzi bikainak. Hara nola: «esku eta beso solteek ematen dioten itxura eta indarra»; «gerrian duen abilezia»; «etorkizuna ikusten zaion pilotaria; Asegarcek etorkizunerako begiz jota zerbaitegaitik dauka», eta abar.

Asegarcerekin

Asegarce Pilota enpresak hiru urterako aurrekontratu bat burutu dio, non bertan, Aniceto Lazkanoren esanetan, entrenamenduak, preparazioa eta segimendua burutuko zaizkion. Gainera, Tolosako Aurrera-Saiaz taldeko pilota eskolan burutzen ditu astean bizpahiru entrenamendu.

Azken albiste honekin lotuta esan baita, Jon Arratibel, (Jon Anderren bikote ezaguna) eta Ibai Arratibel gaztea ere, aurrerantzean Tolosako elkarte honetan hasiko dituztela beren prestakuntzak eta entrenamenduak irail honetatik hasita.

Pilota eskola

Bestalde. Ataun Kirol Elkarteko pilotariak -50 neska-mutil inguru- datorren astean hasiko dituzte entrenamendu saioak, ondorengo ordutegi eta banaketa honekin: Eskuz infantilak astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Kadeteak eta jubenilak, astelehen eta asteazkenetan 19:00etan. Paletan neskak, berriz, kadetak astelehenetan 20:00etan hasita eta asteazkenetan 17:00etatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos