Borrar
Alaia Martin. /AMAXKAR
CULTURA

Alaia Martin garaile bertsolari gazteentzako Lizardi sarian

Aitzol Barandiaran gelditu zen bigarren eta Unai Gaztelumendik irabazi bertso onenaren saria Bat-bateko saioak bukatuta, Basarri bertsopaper sariak jaso zituzten Jon eta Alaia Martinek

BIANDITZ IRAOLA

Domingo, 7 de septiembre 2008, 14:11

DV. Alaia Martin oiar-tzuarra nagusitu da aurtengo Lizardi sarian. Bigarren saria Ai-tzol Barandiaran ataundarrari eman diote, eta Unai Gaztelumendi añorgarra ere ez da esku-hutsik geratu, bertso onenaren saria eman baitiote. Ostiral gauean jokatu zen txapelketa.

Zortziko txikiko lehen bertsoa saritu zioten. Hain zuzen irabazlearekin aritu zen lan horretan. Martin museora joana zen, eta koadro zuri bat ulertu nahiean ari zen. Gaztelumendi zen koadro haren egilea. «Holako zerbait al da inspirazioa?» galdetuz bukatu zuen oiartzuarrak lehen bertsoa, eta añorgarrak erantzun: «Zuri esplikatzea da nere asmoa. / Elur paisaje bat da, azaltzera noa: / ez dezula ulertzen da nere susmoa, / oraingo eskimalen inpresionismoa».

Saioa zortziko nagusiko lanarekin hasi zen. Eta lan horretan lehen bi sailkatuak aritu ziren elkarrekin. Ataundarra semea, oiartzuarra ama. Etxean sekula ezer falta ez, baina polizia amaren bila joan da, lapurretan aritu dela eta. Hunkigarria izan zen bien lana. Martinek «lapurtzen nuen zure geroa erosi nahi nuelako» azaldu zion. Barandiaranek «neretzat dena nahi omen zendun dena emateko planean / ta orain ezer ere ez daukat ama daramatenean» erantzun zion bikain.

Aipatzekoa da baita Alberdiren eta Labayenen lana. Ondo aritu ziren elkarri entzuten eta erantzuten, eta nahiko topikoa den gai bati zukua ateratzen asmatu zuten. Hurrengo lanean, punturari erantzuten, juxtuago aritu ziren biak, eta ez zuten asko gozatu. Lan horretan Rezola eta Barandiaran aritu ziren txukunen, eroso, azkar eta bizi erantzuten.

Hauek biak hamarreko txikian aritu ziren geroago. Besamotzak ziren, Rezola istripuz, Barandiaran jaiotzaz. Rezolak ondo bizi al zitekeen, zenbateraino mugatua zegoen... galderak egin zizkion, eta Barandiaranek erantzun. Galde-erantzun lan polita egin zuten, beraz.

Hunkigarriena Alberdiren eta Martinen lana izan zen. Biak tanatorioan, Alberdik lau senide auto istripuan galduta, Martinek bakarra tren istripu batean. Baina tren istripuan ehun lagun hil zirelako, politikariak zituen ondoan, eta Alberdi bakarrik zegoen. «Flashak ezin argitu ez ni eta ez zu / eta nire minean babes zaitezke zu» esanez hasi zen Alberdi. Martinek bigarrenean politikari eta kazetarien babesa hutsaren pare zela bota zion: «flashen babesak nahiz ta ez duen deus txarrik / ni hemen sentitzen naiz zu bezain bakarrik».

Kartzelako lanean originaltasuna nagusitu zen. «Iritsi da aldaketa egiteko unea. Bihar ez zara gaurkoa izango» izan zuten gai-tzat. Lan aipagarrienetakoa Barandiaranena izan zen. Lantzeko gai zaila aukeratu zuen, sexuz aldatzea erabaki baitzuen; baina ondo asmatu zuen entzulearengana iristen. Arrazoi bihurritan nahastu gabe egin zuen bertsotan, gutxirekin asko esanda. «Naturak gaizki egindakoa neronek konponduko dut» esanez hasi zen, «Ni ez nijoa edertasun ta titi pare baten bila / behingoz bizitu egin nahi nuke lehen zegoena hila, / leheno preso zegoen hori aske sentitu dadila» jarraitu zuen.

Bat-bateko saioa amaituta, Basarri bertsopaper lehiaketako sariak banatu zituzten. Jon Martinek txapela jaso zuen, eta Alaia Martinek bigarrenaren saria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alaia Martin garaile bertsolari gazteentzako Lizardi sarian

Alaia Martin garaile bertsolari gazteentzako Lizardi sarian