Zortzi oiartzuarrek parte hartzen dute Ahalbide proiektuan

Lehenengo fasean prestakuntza jaso ostean, kontratatuak izan dira lanerako

EGARRIZ| OIARTZUN.

DV. Oiartzungo Udaleko gizarte zerbitzuetatik eta osasun mentaleko zentrotik sortu den egitasmoa de Ahalbide, elbarritasun aitortu duten 8 oiartzuarrekin martxan jarri dena. Pertsona hauek badute lan egiteko gaitasuna, baina maila ezberdinetan: proiektu honen amaieran batzuk lan mundura bideratuak izango dira, eta besteekin proposamen berezi bat egingo da.

Ahalbide proiektuak bi fase baditu ere -prestakuntza lehenbizi eta gero lana- bietan jasoko dute soldata parte-hartzaileek. Lehena maiatzaren 22tik uztailaren 2ra arte gauzatu da, eta bertan pintura eta lorezaintzari buruzko prestakuntza jaso dute. Honela, uztailaren 2tik 8 oiartzuar hauek kontratatuak izan dira lanerako. Hasieratk bukaerara bi monitore egongo dira beraiekin. Esperientziaren ostean, Oarsoaldea Garapen agentziak txosten pertsonalizatua egingo du parte-hartzaile bakoitzaren egoera zehaztuz eta bakoitzarentzat proposamen zehatza eginez.

San Agustin jaiak

Gurutze auzoko 2008ko San Agustin jaiak gaur amaituko dira ondorengo egitarau honen baitan:

Goizeko 8:30etan, goiz erestia, herriko txistalariekin eta XV. Herri Mountain-Bike lehiaketaren hasiera. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da eta sarien banaketa burutu.

Eguerdiko 12:00etan, meza ospatuko da auzoko hildakoen alde. Meza ostean, Toka txapelketa burutuko da.

Eguerdiko 14:00etan, auzoko jubilatuentzako bazkaria.

Arratsaldeko 18:00etan segalarien saioa eta pilota partidak izango dira.

Arratsaldeko 20:30ean sardinada eta ondoren azken suziriak aurtengo jaiak bukatzeko.