Aitor Ocampos ibarrarra gailendu zen Iñaki Leteren Oroimenezko txirrindulari proban

Markel Anton mendiko sariaren garaileari hartu zion aurrea esprintean. Hamaika urte ziren gipuzkoar batek ez zuela proba hau irabazten

JOSEBA LEZETA
Aitor Ocampos irabazlea, udaletxeko balkoian. /DV/
Aitor Ocampos irabazlea, udaletxeko balkoian. /DV

ANTZUOLA. DV. DAitor Ocampos hemeretzi urteko Ibarrako semeak irabazi zuen LXIII. Antzuola Saria-XVI. Iñaki Leteren Oroimenezko txirrindulari proba domekan. Markel Anton bizkaitarrari hartu zion aurrea esprintean. Hirugarren, bi segundora, Adrián Legasa (Suminan) sartu zen helmugan. Beste bikote bat 25 segundora ailegatu zen eta lehen tropeltxoa, zazpi lagunekoa, minutu bat eta 24 segundora. Garailearen batez besteko abiadura 40,830 km/h-koa izan zen.

Hirurogeita hamabost lagunek hartu zuten parte. Tropela kontrolatzea nekeza zen eta hainbat taldetxotan ekin zioten Deskargako igoerari. Baina Asentziokoan egin zen benetako banandua. Han jo zuten aurrera hiru lehen sailkatuek. Antzuolako kaleetan bere indarrari atera zion etekina Ocamposek.

Bere lehen garaipena du afizionatu mailan. Iaz, juniorretan, bost

egun bateko proba eta Iruñeko Itzulia eskuratu zituen. Baita ere Belca taldeak, Tolosakoa da, afizionatu mailan lortutako lehen garaipena da. Taldeka eurak nagusitu ziren.

Markel Anton bigarren sailkatuak, berriz, mendiko saria eraman zuen etxera.

Bestalde, hamaika urte ziren gipuzkoar batek ez zuela Antzuola Saria irabazten. Alberto Martínez zen azkena, 1997an.

Sailkapena

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos