Hitza hizpide

RUFINO IRAOLA
Hitza hizpide

K urtsoaren amaiera gaudenez, oporrei buruz hitz egiteko garaia da. Guk ere, gehienek bezalaxe, egiten ditugu kristoren planak, baina ez dugu «kristoren ondo» pasatzen. Inguratzen gara gu ere hondartzara, eguzkia hartzera, ikusmirari ukorik egin gabe. Egia da ikusten direla kristoren gorputzak, baina ez «kristoren ederrik» edo «kristoren politik». Edo ikusten baditugu ere, gaizki azaltzen dugu, gure hizkuntzak ez baitu onartzen «kristoren ona, polita...» edo «kristoren itsusia» bezalako espresiorik. Aurrekoan, Euskal Gobernuaren txostena irakurri, euskararen erabilpenari buruz. "Ezagutu bai, baina erabili gutxi". Hori zen konklusioa. Baina nik esango nuke gero eta gutxiago ez ezik gero eta okerrago mintzatzen garela.

«Kristoren» kontu horrek badu oraindik beste desegokitasun bat ere. Ez da hizkuntza jasoan erabiltzeko moduko erregistroa. Kolokiala da, eta zenbait inguru-mingurutan erabiltzeko bakarrik balio duela. Azkenik, zorionak eman beharko dizkiot nire buruari, apaiz kontuekin sartu ez naizelako, hori erabiltzea irreberentzia bat dela eta horrelakorik aipatu ez dudalako.

Gauzak pixka bat argitzeko idatzi dut, baina, ondo esango al nuen, «argitze aldera» esan izan banu?. Abusuak gauza onik ez du, eta esamolde horrekin abusatzen ari gara. Tratuko hitza «-tze aldera». Adibidez, "garbitze aldera eman dizkiogu artzainari barrutiak"; «mantentze aldera hartu dute morroi»; alegia, beste ordainik gabe. Egia da onuragarria dela hitzak kontestuz aldatzea, eraiketa berriak egiteko, baina abusatzea ez da ona, eta ondo al dago: «... produktuak ondo aurkeztea ezinbestekoa zitzaiela arrakasta izate aldera»?