Zarautz Hiria xake txapelketa bihar Aritzbatalde pilotalekuan

ZARAUTZ. DV. Bihar, igandea, goizeko 10.00etatik aurrera eta Aritzbatalde udal kiroldegiko pilotalekuan emango zaio hasiera Zarautz Hiria izena duen xakeko partida azkarretako taldekako txapelketari. Guztira 16

taldek hartuko dute parte txapelketan, talde bakoitza lau jokalariz osatua izango delarik. 14 taldek ZKEren gonbidapenez hartuko dute parte lehian eta esan beharra dago, guzti hauek ere gonbidapena luzatu diela ZKEko xake atalari dagozkien herrietan parte hartzeko.

Bihar goizeko txapelketaren jokoak, 15 errondetarako ligaren arauak jarraituko ditu. Partida bakoitzaren iraupena 5 minututakoa izango da jokalariko.