AL DÍA

Euskararen paradoxak

Pello Salabururen ustez, «duela hogeita bost urte pentsaezinak ziren errealitateak sortu dira»

N. AZURMENDI

Miércoles, 30 de abril 2008, 02:53

Publicidad

donostia. DV.XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak dokumentua osatu dutenen izenean, Pello Salabururi egokitu zitzaion horren ezaugarri nagusiak azaltzea. «Ez genuen uste denek ontzat emango zuten dokumentua osatzeko gai izango ginenik» aitortu ostean, dokumentu irekia dela esan zuen, eztabaidarako abiapuntua. Argi utzi zuen, halaber, zer ez den: ez da alegia «orain arte egindakoaren kritika», ezta «lan-programa bat» ere, hausnarketarako langaia baizik.

Badu haatik kritikatik eta lanerako proposamenetik zerbait, Hizkuntza indaberritzeko hizkuntza politikaren paradoxak eta XXI, mende hasierako hizkuntza politikaren zimentarriak eta erronak ataletan, hurrenez hurren. Gaur egungo egoeraren ezaugarri nagusiak zehazten ditu lehenak, eta aurrera begirako ildo nagusiak aipatzen dira bigarrenean.

«Duela hogeita bost urte lege eta baliabide egokiekin gizarte elebiduna izango genuela uste genuen, baina hori zati batean baino ez da bete. Badugu legea, baditugu aurrekontuak, badugu atxikimendua baina horrek ez du segurtatu erabilera», esan zuen Salaburuk. «Duela hogeita bost urte pentsaezinak ziren errealitateak sortu dira» alegia, besteak beste «familia euskaldunetan erdara erabiltzea» edota «ikasketa guztiak euskaraz egin dituzten gazteek kalean euskara baztertzea». Euskararen paradoxetako bat, bi hamarkada eta erdian gauzak asko aldatu diren seinale: «Garai batean jakitea eta erabiltzea gauza bera ziren, baina gaur haustura dago, eta dakiguna baino gutxiago erabiltzen dugu».

Euskararen etorkizunaren giltzarria erabilera dela irakur daiteke behin eta berriro txostenean, baita horren inguruko beste hainbat burutazio ere: hiztunok euskara erabiltzeko borondatea ez ezik aukerak ere behar ditugula; horrek euskararen aldeko lehenespen politika eskatzen duela; hizkuntza politikak erabiltzaileari erosotasuna bermatu behar diola eta, horrenbestez, guztien beharrak izan behar direlak kontuan...

Publicidad

Lorpenak ukatu gabe, «zerk huts egin behar duen galdetu behar dugu, eta konponbideak aurkitzen saiatu», esan zuen elebitasunaren erabateko defentsa egin zuen Salaburuk. Txostenean «mezu berri bat, normalean esaten ez diren gauzak» azaltzen direla ere adierazi zuen, horiek antzematea irakurleen esku utzi bazuen ere.

Konponbideak baino iradokizunak biltzen ditu txostenak azken puntuan, eta ezinbestekotzat jotzen du «hizkuntza kontuetan aldiro adostasuna gaurkotzea eta berritzea», «gizarteko desberdintasun linguistikoak orekatzea», «euskaratik urrun dauden herritarrak euskarara erakartzen saiatzea» edota hizkuntza politika «erakunde publikoen eta pribatuen» jardunaren osagarritasunean oinarritzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad