Bertan behera geldituko dira Kataxulo Gaztetxeko urteurreneko ekintzak

EGARRIZ
Bertan behera geldituko dira Kataxulo Gaztetxeko urteurreneko ekintzak

OIARTZUN. DV. Iraganako ostiral goizaldean Polizia Nazionalak Oarsoaldean hainbat gazte atxilotu zituen, haien artean Alex Etxeberria eta Jon Mikel Otxoa oiartzuarrak. Atxiloketa hauen ondorioz, egun berean, goizeko hamarretan Polizia Nazionala Oiartzungo Kataxulo Gaztetxian sartu zen eta miaketa egin zuen.

Miaketa goizeko hamarretan hasi da eta ordu eta erdi iraun zuen. Bertan, Oiartzungo alkatea eta idazkaria izan ziren lekuko gisa, baita Jon Mikel Otxoa gaztea ere. Lekukoek diotenez, «poliziak hainbat material atera zuen gaztetxetik: ordenagailua, kontu korronteko txartelak, bi kutxa, gaztetxea apaintzeko erabilitako sprayak, herriko presoen bi eskutitz, kamisetak, koadernoak, gaztetxeko zigilua, Txekorrada jaialdiko argazkiak, presoen hiru argazki...» Bestalde, lekukoek diote ·interes berezia eman ziotela AHT-aren inguruan zegoen guztiari. Argazkiak ere atera dituzte gaztetxean».

Arratsaldez, prentsaurreko baten bidez, Oiartzungo gaztetxeak gogor salatu zuten operazio honen bidez herriko gazteei eta gaztetxeari berari egindako erasoa eta elkartasuna adierazi zieten atxilotuei.

Bestalde, gertaera honen ondorioz, Kataxulok asteburuan ospatu behar zuen inaugurazioaren II. urteurrena bertan behera geratu dela, jakinarazi zuten. Hala ere, erasoen gainetik «gazteok gaztetxean lanean jarraituko dutela eta gogor ekingo diotela bere helburu eta egitasmoei, adieraziz», amaitu zuten prentsaurrekoa..

Igerilariak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos