153 igerilarik hartu dute parte Izarraitz Igeri elkarteak antolatutako txapelketan
Izarraitz Igeri Elkarteak antolatutako eskolarteko txapelketan Azpeitiko eta Azkoitiko 153 gazte lehiatu ziren eta Karmelo Etxegaraikoek eraman zituztela domina gehien, eta alde handiarekin gainera
PPLL
Miércoles, 9 de abril 2008, 13:06
AZPEITIA. DV. Izarraitz Igeri Elkarteak antolatutako eskolarteko txapelketan Azpeitiko eta Azkoitiko 153 gazte lehiatu ziren eta Karmelo Etxegaraikoek eraman zituztela domina gehien, eta alde handiarekin gainera. Karmelo Etxegaraiko igerilariek 31 kopa lortu zituzten; Iraurgi Ikastetxeakoek, bederatzi; eta Ikasberrikoei zazpi kopa egokitu zitzaizkien. Gainontzekoak, azkoitiarrentzat izan ziren: 4, Floreagakoentzat eta 5 Xabier Munibekoentzat.