Jesus Alberdi 'Egileor' bertsolari bergararra hil da, 77 urte zituela

70eko hamarkada izan zuen onena. Orduan sarri jardun zen Azpeitiko bertsolariekin Beterriko Bertso Txapelketako finalean Totolondegi taldeak irabazi du

F. I.
Egileor, iaz, Kilometroen festan./
Egileor, iaz, Kilometroen festan.

DONOSTIA.DV. Jesus Alberdi Egileor bertsolari bergararra atzo hil zen, 77 zituela. Hileta-elizkizuna gaur egingo da, Bergarako Santa Marina elizan, arratsaldeko 7etan.

Orain dela sei urte, Bertsolari aldizkarirako Pako Aristik egindako elkarrizketan esan zuenez, artean egiten zituen bertso-saioak, urtean zazpi-zortzi bat. «Deitzen badidate nik ez dut ezetzik esaten. Nik ezetz esango nuke, beharbada, gazte jendearekin jaialdi bat jarriz gero. Agirre dabilen bezala beharbada ni ez nintzateke ibiliko», esan zion kazetariari.

Bergarako Elosua auzoan jaiotakoa zen. Urte batzuk tornerian eman ostean, hura laga gorreria sortu zitzaiolako, eta plastiko-fabrika batean hasi zen. Bertsogintzari dagoniokez, urte onenak 70eko hamarkadakoak izan zituen. Azpeitiarrekin sarri jardun zen: Lizaso, Lazkano, Agirre eta Gorrotxategirekin batik bat.

Santaeskean ere nabarmendu zen: 48 urtean jarraian ibili zen, urte batean bakarrik huts egin zuelarik. 1962ko Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalista izan zen.

Beterriko Txapelketa

Totolondegi taldea gertatu zen larunbatean Beterriko Bertsolari Txapelketako irabazle. Nahikari Gabilondo (Zarautz), Iker Zubeldia (Zegama) eta Unai Muñoak (Lasarte-Oria) osatutako taldeak irabazi egin zion Zilarriturri taldeari (Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi eta Iñigo Izagirre). Bi epaileak bat etorri ez zirenez -Zigor Leunda eta Urtzi Basterrika- azkenean entzuleen botoari esker nagusitu zen Totolondegi.

Larramendi Bazkunak antolatutako txapelketa honek arrakasta izan du. Besteak beste, afarietako entzuleek eskertu dute saioetan izan den giro umoretsua.

Asteasuko Iturriondo jatetxean, leku guztiak hartuta zeuden. Ehun entzule baino gehiago bildu ziren. Bi agurrak oso umoretsuak izan ziren: Zilarriturrikoek boto-erosketa bat antzeztu zuten, besteak marrazkiloz mozorrotu ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos