

Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Lunes, 8 de octubre 2007, 10:59
Karmele Jaiok (Gasteiz, 1970) bere hirugarren liburua plazaratu du: Zu bezain ahul. Ipuin bilduma da, hamabost ipuineko bilduma. Hamabost zauri (2004) ipuin bilduma izan zuen aurreneko liburua, hura ere hamabost lanez osatua. Iaz, berriz, lehenbiziko eleberria atera zuen, Amaren eskuak. Baina segituan ipuingintzara egin zuen salto, bere arlo kuttunera.
- Izenburuan 'ahul' hitza azaltzen da.
- Bai, liburuko ipuin guztiek gizakien ahuldadea erakusten dute. Denok ditugu alderdiren bat ahula, eta hor ukitu ezkero suntsituta gelditzen gara. Dudarik gabe interesgarriagoa da pertsonaia baten ahuluneetan arakatzea haren alderdi indartsuetan baino. Ahuleziak mina eragiten du, ezinegona, beldurra Pertsonaia zaurgarriak interesgarriagoak dira. Zaurietatik sortzen dira ipuinak. Zentzu horretan, gorputz sanoek ez dute interes handirik. Konfliktorik gabe ez dago ipuinik, eta ahuleziak konflikto bat gainditzeko zailtasunak jar-tzen dizkio pertsonaiari, gauzak oraindik zailagoak jartzen dizkio eta hori istorioaren onerako izaten da beti.
- Nolako pertsonaiak agertzen dira ipuinetan?
- Era askotakoak: negozioetan arrakasta handia dauka gizona baina konturatzen dena bakarrik dagoela; alaba nerabea dela-eta kezkatuta dagoen aita; gartzelatik atera berri den gizona; beti gazte eman nahi izan duen emakumea...
-Tonu ezkorra omen dute istorioek, gehienek behintzat.
- Liburu guztietan gertatu zait hori. Eta jendeak ere sarri esaten dit kontu hori. Baina nik uste dut konfliktorik gabe ez dagoela istoriorik; pertsona zoriontsuekin ezin da ipuinik egin.
- Kontatu nola joan izan zaren zeure burua trebatzen.
- Nahiko berandu hasi nintzen idazten, hogei urterekin-edo. Ordurarte irakurri egin nuen, asko, gustatu egiten zait-eta. Ez dago beste modurik: idazten ikasteko irakurri egin behar da. Batez ere klasikoak irakurri ditut. Horrelako liburuak, iraun badute, zerbaitengatik izango zen. Horrez gain, beti gustatu izan zait irakurtzea idazleek bere lanaz esan dutena.
- Esango diguzu zure idazle ku-ttun batzuen izenak?
- Klasikoez aparte -eta hau ere klasiko bihurtu da- Katherine Mansfield, ipuinak idazten zituena. Baita ere, Raymond Carver, Dorothy Park... Beti gustatu izan zaizkit ipuingileak.
- Sariak jaso izan dituzu, eta horietako batzuk irakurleek edota erosleek emandakoak: Beterriko Liburua saria, Zilarrezko Euskadi saria.
- Sariak beti dira pozgarri, baina egia da badaudela batzuk pozgarriago besteak baino. Irakurleek emaniko sariek eragiten dute poz gehien. Beti esaten dut: idaztea oso lan bakartia da eta zaila dugu irakurleen iritzia jasotzea. Bertsolariak, kantatzean, aurrean dauka hartzailea eta badaki; guk ez.
- Liburu hau erosoago idatzi duzu aurrekoak baino?
- Esperientzia gehiago daukat eta horrek lasaitasun piska bat ematen du. Gainera, ipuinetara bueltatzea halako joera natural bat izan da. Amaren eskuak ida-tzi ondoren gogo handia neukan ipuinak idazteko berriz ere. Atsegin handiz idatzi ditut ipuin hauek. Ipuinek, eleberrien aldean, xarma berezi bat dute: uzten dute gauzak gerizpean bezala. Eleberriak behartzen zaitu dena kontatzera, eta ipuinean iceberg-aren punta erakusten duzu soilik, eta irakurleak badaki hor azpian izotz puska handi bat dagoela eta hura ikusteko gogoz geratzen da.
- Idatzi ahala, komentatzen duzu idatzitakoa inorekin?
- Ez. Eta ez da ez erakusteagatik. Normalean editorea da lehenbizikoa, Xabier Mendiguren.
- Ama izan zara orain hilabete ba-tzuk. Horrek badu eraginik zure idazketan?
- Azkenean, idazleak errealitatetik lapurtzen du. Orain arte, nire ipuinetan sekula ez da emakume haurdunik agertu. Oraingo liburu honetan, aldiz, ager- tzen da bat. Haurdun nengoela idatzitako ipuina da. Noski duela eragina amatasunak.
- Inoiz izan duzu irakurleen aldetik mezu berezirik, erantzun berezirik hunkitu zaituenik?
- Behin, emakume nagusi batek, 70 urtekoa beharbada, esan zidan bere sentimenduak ikusi zituela Amaren eskuak-en. Gainera horrelako edadeko persona izanda... horrek hunkitu ninduen.
- Baduzu bidean geste libururik?
- Nobela bat dut buruan eta idazten hasita nago. Generoak tartekatzea gustatuko litzaidake.
«Askotan jotzen dut bigarren pertsonara»
Mina, ezinegona, kezka ager-tzen dira Karmele Jaioren ipuinetan, «baina egoera hauek kontatzean ez dut tonu tragikorik erabili nahi izan, eta horregatik agian geratzen den zapore gazi--gozo hori; bai, irakurlea zapore gazi-gozo horrekin geratzea bilatzen dut, hausnarketarako bide bat irekitzen duelako», dio.
Ipuinak, behin baino gehiagotan, bigarren pertsonan ida-tzi ditu, ohiko hirugarren eta lehenengoaz aparte. «Askotan jotzen dut bigarren pertsonara, horrela iruditzen zaidalako per-tsonaiaren kontzientziak hitz egiten duela. Kontzientziak per-tsonaiari esaten dio egiten ari dena ez dagoela ondo, atzamarra zuzentzen du berarengana eta esaten dio dituen ahuleziak ikusten dituela, nahiz eta besteen aurrean hauek ezkutatu nahi. Indarra hartzen du testuaren tonuak, nire ustez, bigarren pertsona erabilita. Testuaren tonuaren araberako erabakia da. Askotan hirugarren per-tsonan funtzionatzen ez duenak bigarrenean funtzionatzen du, eta alderatzentziz».
Aurreko ipuin-liburuan bikote arazoak nagusitzen baziren, hemen familia-kontuek hartzen dute toki handia. Izan liteke arrazoi autobiografikoengatik (idazleak umea izan du orain hilabete batzuk). «Baietz uste dut. Idazleak errealitatetik edaten du, bizi duen munduan aurkitzen du inspirazioa. Haurdun egoteak eta ama izateak oraindik gehiago zabaldu dit munduaren ikuspegia. Eta familia- -kontuak agertzeak ere izango du ziurrenik zerikusia nire egoera berriarekin».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.