Secciones
Servicios
Destacamos
FELIX IBARGUTXI
Domingo, 7 de octubre 2007, 02:41
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Iazko irailean ezkutatutu zen Euskal Telebistako pantailatik. Erretiroa hartu du. Baina ez dago geldi. Orain aste batzuk bere jaioterriko, Bergarako musika-ban-
ren historia-liburua aurkeztu du. Gaur herri horretan Kilometroen festa ospatzen dela-eta, berarekin hitz egin dugu, nolabait esateko, «bergaratasunaz».
- Bergarako banda Euskal Herriko zaharrenetakoa da.
- Bai, gutxienez 175 urte ditu.
- Zer iruditzen zaizu, horrek adierazten duela Bergaran musikazaletasun berezi bat zegoela, edota indar eta ahalmen berezi bat?
- Beharbada bai. Real Seminario de Bergara delakoan musika-banda bat bazegoen aspalditik, eta Bergarak gainera bi parrokia eduki ditu, bakoitza bere organistarekin. Nik uste dut organistak izaten zirela herrian musika mugiarazten zutenak, abesbatzak sortuz edota musika-bandak ere bai.
- Herri gutxi izango dira bi parrokia dituztenak; hain gertu gainera.
- Bai. Musika-bandari buruzko liburua egiten hasi nintzenean konturatu nintzen -kontxo!- datu guztiak San Pedroko elizan zeudela, eta Santa Marinakoan, ostera, ez zela ezer azaltzen. Gertatu zen eliza hori Oñatiko kondaduarena zela 1840era arte-edo. Eta Oñatiko kondaduak Gipuzkoako probintzian sartzea erabaki zuenean, orduan Bergararen kargu gelditu zen.
- Guk, Bergarako izena entzuten dugunean, lehenengo gogora datorkiguna zera da, hango errellenoak eta tostoiak. Zer gehiago 'esportatu' du Bergarak?
- Horretaz aparte gauza asko esportatu ditu. Adibidez, 1846an Algodonera San Antonio fundatu zen. Orduan Europan bi enpresa ari ziren lehian, bata Frantziako Levy Straussena, bestea Bergarakoa. Eta XX. mende hasieran Bergarako Labe Garaiak sortu ziren, eta hango burdina eta al-tzairua toki guztietara iritsi zen.
- Lehen behintzat, esan ohi zen Bergarako jendea dotorea dela, ondo jantzita joaten dela. Izan liteke, akaso, oihal-fabrika handi hori zegoelako?
- Bergarakooi deitu izan digute «mokoluak», eta mokoluak beti izan dira piku finekoak. Bergara, betidanik, herri aristokratiko bat izan da, beti jauntxoen inguruan mugitu izan dena. Kontutan eduki hemen lau monumentu nazional daudela -bi parroki elizak eta Angiozarko eliza eta Jauregi etxea, Bidekurutzetan dagoena-; eta gainera beste hamasei bat monumentu probintzia mailakoak, eta beste asko lokalak. Bergara beti izan da, nolabait, oso aristokratikoa, eta beharbada hortik etorriko da fintasun edo dotorezia hori. Bestalde, oihalak egiten ziren Bergaran, baina hain zuzen ere lanerako arropendako.
- «Mokolu» hitzari zuk esanahi hori eman diozu, baina niri An-tzuolako lagun batek esan dit «mozolo» esan nahi dutela zuei bergararroi «mokolu» esatean.
- Ez dakit. Nik pentsazen nuen «señoritoak»-edo esan nahi zuela mokoluen kontu horrek. Baina beharbada arrazoia zure lagun horrek izango du.
- Bergaran jauregi asko daude. Zuk haurtzaroan ezagutu zenuen kalean handikirik, markesik edo konderik?
- Ni jaioa naiz Rocaverdeko markesaren etxean. Beno, neskame eta langileen etxean. Baina ez dut sekula horrelako jenderik ikusi kalean. Ikustekotan, Torrecipresaseko markesa, Gabiriko dorreko jauntxoa, Madrildik autoan etorrita. Nik uste dut 1920rako etxe guzti horiek hustu egin zirela nolabait.
- Orain ez dakit hainbeste, baina oraintsu arte alde nabarmenak egon omen dira zuen inguruko hizkeren artean.
- Elgetako euskarak Eibarko taju piska bat dauka; Bergaran geure aditz forma berezi batzuk ditugu: «jaukat» eta abar.
- Zure bizialdian herria makina bat aldatuko zen urbanistikoki. Zer botatzen duzu faltan?
- Bergaran, beste herri guztieatn bezala, bi herri daude: alde modernoa eta alde zaharra. Eta uste dut lehengo herria, herriaren muina, ari dela lagata gelditzen, erdi- -abandonaturik. Orain dela lau- -bost urte, Kulturako Ministeri-tzak «ciudad monumental» izendatu zuen Bergara, baina uste dut orain alde zahar hori txarto dagoela eta diru puska handi bat gastatu beharko litzakeela, etxe zahar horien barruan etxebizitza berriak egiten eta abar.
- Bai, erdigune hori bizia izan dadila.
- Hori da.
- Gogoan duzu orain dela hamasei urte Bergaran egin zen Kilometroak hura?
- Eguraldi fenomenoa egin zuen. Lan egitea tokatu zitzaidan. Nire lagun guztiak hor jardun ziren lanean ibilbidean zehar. Eta jendetza izugarria etorri zen.
- Errellenoak eta tostoiak. Batzuek arrakasta garbia eduki dute; tostoiek ez hainbeste.
- Baina osasunerako hobeak dira tostoiak. Errellenoak arrautzaren gorringoarekin egiten dira, tostoiak zuringoarekin. Kolesterola, errellenoek daukate.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.