Gaztelekuko irteera bihar Munduko Surf Txapelketara

Azken irteera Lizarrara egin zuten, bi egunekoa izanik. [HZ]/
Azken irteera Lizarrara egin zuten, bi egunekoa izanik. [HZ]

GETARIA. DV. Getariako Gaglo Gaztelekua itxita egongo da bihar Zarautzera, Munduko Surf Txapelketa ikustera, egingo duten egun osoko irteera dela eta. 37 gazte inguruk partehartuko dute biharko irteeran, goizeko 10:00etan izanik irteera ordua autobus paradan eta itzulera arratsaldeko 19:00etarako. Zarautzera autobus publikoan egingo dute bidaia, bakoitzak bere tiketa ordaindu beharko duelarik. Zarauzko hondartzan emango dute bihar eguna eta bertan bazkalduko dute, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria norberak eraman beharrekoak izanik.

Gaur eta igandean, berriz, ohiko ordutegian egongo da zabalik Gaztelekua. Gaur arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara eta igandean 16:00etatik 20:00etara. Igandean, gainera, 'burro' txapelketa antolatu dute bertan, eta gutxi batzuk jada izena eman badute ere, oraindik badago apuntatzeko aukera.

Bestalde, zenbait aldaketa egon dira iraileko Gaztelekuko programazioan. Horrela, Sing Star txapelketa iragan larunbatean ospatu zuten, Nerea Zimmermannek irabaziz. Datorren asteburuan, berriz, ez dago ezer programatuta eta iraileko azken asteburuan, irailaren 29 eta 30an, belarritako eta boligrafo tailerrak egingo dira, lehenengoan plazak mugatuak izanik (gehienez 19).