Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Cartas

Estanis Osinalderi

Jon Azpillaga

Miércoles, 12 de septiembre 2007, 02:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan zen ostiralean, irailak 7 zendu zen Estanis Osinalde Txurruka, Mutrikuko Alkatea, 49 urte zituela. Dena hain azkarra izan denez gero, hona hemen bertso hauek, herri osoan eta bereziki familian bizi den saminaz bat eginik.

Bi milla eta zazpigarrena,

iraillaren zazpian,

Osiñaldetar Estanis il da,

Mutriku herri maitian.

Berrogei eta bederatzi urte,

zegoen sasoi betian.

Gogoan izango degu beti,

Bizi garen bitartian.

Gaxo zegola bagenekigun,

zabaldu ziren berriak.

Osatuko zan itxaropenak,

uste osoan jarriak.

Il zaigu eta eman dizkigu,

atsekabe mingarriak,

Gure artetik joan da baña,

ez du ahaztuko Herriak.

Penagarria da alkate batek,

Bere Herria uztea.

Utzi dituzu seme-alaba,

utzi duzu emaztea.

Sasoi betean aurkitutzen zan,

oraindik zegon gaztea.

Nai deguna da egun batean,

berriz elkar ikustea.

Bere bizia eramana du,

Oso bide zuzenian.

Alegindu da irakasle ta,

Udaletxeko lanian.

Nahi zituenak bukatu gabe,

joan zaigu azkenian,

Agur Estanis eskerrak milla,

Mutrikuren izenian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios