Victoriano Irastorza eta Anastasia Mendizabal, herriko aiton-amon zaharrenak omenduak

EGARRIZ
Victoriano Irastorza. [EGARRIZ]/
Victoriano Irastorza. [EGARRIZ]

OIARTZUN. DV. Atzoko ekitaldirik hunkigarrienetako bat, Udalaren eta Doneztebe parrokiaren izenean, herriko aiton-amon zaharrenei, Victoriano Irastorza eta Anastasia Mendizabali, alkateak eta parrokiko ordezkariak egin zioten bisitak eta eraman zizkieten opariak izan ziren.

Victorianok joan den uztailaren 14an 98 urte bete zituen eta Anastasiak, berriz, datorren Urriaren 5ean 100 urte beteko ditu.

Beste aldetik, Udalak herriko erretiratuei eskainitako bazkaria Gurutze Berri jatetxean izan zen, eta han ere, bertara hurbildu ziren aiton-amon zaharrenak oparituak izan ziren.

Xanisteban jaiekin jarraituz, gaurko ekitaldi nagusienak ondorengo hauek dira: 60.Xanisteban Txirrindulari saria, 26. Plater-tiraketa, Haur mailako banakako X. Xake Lehiaketa, Euskal Herriko Erraldoien VIII. Topaketa, Oiartzungo V. Trikitilari Txapelketa, XVII. Arin-Arin eta Fandango Txapelketa eta Euskal Karaokea.

Euskal Herriko Erraldoien VIII. Topaketari dagokionez, goizeko 11:30etatik 12:00ak arte Landetxe plazan jende aurrean egongo dira. Topaketa, berriz, arratsaldeko 17:30etan hasiko da. Guztira 67 erraldoi espero dira eta ondorengo 19 herri hauek hartuko dute parte: Orduña, Lezo, Urnieta, Funes, Soria, Berriozar, Aoiz, Noain, Etxalar, Legazpia, Huarte, Bilbao, Tafalla, Pasaia, Ordizia, La Granada, Amurrio, Pontika eta Oiartzun. Txaranga Jatorrenak alaituko du egingo den kalejira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos