Borrar
urtarrilaren 1etik aurrera garai batean lehen mailako arretako eskualde izandako guztiek dagozkien ospitaleekin bat egingo dute.
Osasun arreta integraleko eredua EAE osora hedatuko da urtarrilaren 1etik aurrera

Osasun arreta integraleko eredua EAE osora hedatuko da urtarrilaren 1etik aurrera

Zahartzeari, gaixotasun kronikoei zein menpekotasunari ahalik eta erantzunik hoberena eman ahal izatea da ereduaren helburu

PPLL

Miércoles, 30 de diciembre 2015, 13:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) osasun arloko mapa berria errealitate bat izango da 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak joan den astelehenean, abenduak 28, onartu baitzuen azken bi erakunde sanitario integratuen eraketa, hau da, Arabako ESI eta Errioxako ESI.

Horrela, datorren ostiraletik, urtarrilaren 1etik, garai batean lehen mailako arretako eskualde izandako guztiek dagozkien ospitaleekin bat egingo dute, inguruko zerbitzu soziosanitarioekin elkarlanean, Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak legealdiaren hasieran agindu bezala.

«Zahartzeak, kronikotasunak eta dependentziak eragindako errealitate sozial berriari erantzuteko lehen mailako eta espezializatutako arreten artean gaur egun bizi den etena gainditu nahi dugu», azaldu dute Osakidetzako iturriek.

Osakidetzako Plan Estrategikoaren barruko ESI (Erakunde Sanitario Integratua) arreta integraleko eredu bat da, lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren arteko laguntza zatiketa gainditzen duena. Horrez gain, gizarte zerbitzuekin harremanetan jarduteko egokiena da, populazio ikuspuntutik abiatzen delako, erakunde bakar batean bilduta eta eremu geografiko zehatz batekin; alegia, zahartzeari, gaixotasun kronikoei zein menpekotasunari ahalik eta erantzunik hoberena eman ahal izateko. «Hala, pazienteari arreta hobea eskaintzen zaio, ez baitu berak bi mailen arteko hausturarik hautematen, zaintza jarraitu eta koherente bat baizik», gaineratu dute.

Modu honetan, arreta prozesuaren zeharkako kudeaketa ahalbidetzen du ESI ereduak, alde batetik bikoiztasunak zein ezeraginkortasunak ekidinez, eta patologia bera bi arreta maila ezberdinetan tratatzen ari den pazienteak erreferentziazko medikua zein duen ez jakitea ere saihestuz. Aldi berean, antolaketa modu berriak profesionalen eta arreta zerbitzuen arteko hartuemanak, elkarlana eta informazio trukea errazten ditu, eta baliabideak eta kostuak optimizatzea dakar.

Nazioarteko eredu

Hain zuzen ere, National Health Service (NHS) -Nazio Osasun Sistemak- erakundeko Europako presidentea den Elisabetta Zanonek eredu gisa aipatu du Euskadi osasun arreta integrala bihurtzeko prozesuan murgilduta dauden beste herrialde batzuentzako.

Hala eman du aditzera erakunde honetako web orrian argitaratutako artikuluan. Bertan dioenez, «osasun eredu berritzaileen bila buru belarri gabiltzan garaiotan, Euskadiren esperientziak zer ikasi franko eskaintzen die integrazio prozesuan diharduten erakundeei».

«Hauxe da euskal ESIek lortu dutena: erakunde bereko kide izatearen sentimendua garatuz, osasun arloko profesionalen eta kudeatzaileen arteko komunikazioa, ezagutza eta konfidantza medio direla», adierazi du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios