Borrar
Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio programa aurkeztu zuten Donostian Pablo Berastegui, Soto, Denis Itxaso, Eneko Goia eta Xabier Payak, besteak beste.
Donostia 2016 aurkeztuko da Bilbon

Donostia 2016 aurkeztuko da Bilbon

Europako Kultur Hiriburuaren proiektua Bilbon ofizialki aurkezteko ekitaldia egingo da gaur, abenduak 29

dv

Martes, 29 de diciembre 2015, 11:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren 2016 urtea oso berezia izango da Donostian. Izan ere, aste bete baino gutxiago falta da Europako Kultur Hiriburua izateko. «Elkarrekin bizitzeko kultura» sustatzea da Donostia 2016ren muina, eta zutabe horren inguruan osatu da bere programazioa

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren proiektua Bilbon ofizialki aurkezteko ekitaldia egingo da gaur, abenduak 29, Bizkaiko hiriburuko Azkuna zentroan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Europako beste hiriburu batzuetan egin bezala, Donostia 2016k egitarau ofiziala aurkeztuko du, oraingoan Bilbon. «Egun gutxi falta dira Donostia Europako Kultur Hiriburua izateko eta 2015. urteko azken aurkezpena Bilbon egingo da, Donostiako eta Bilboko alkateen laguntzarekin», adierazi dute Donostia 2016eko arduradunek.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta Azkuna zentroko atrioan izango da. Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin eta Eneko Goia Donostiakoarekin batera, Pablo Berastegi DSS2016EUren zuzendari orokorrak eta Xabier Paya DSS2016EUren kultur programaren zuzendariak parte hartuko dute aurkezpenean.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren (DSS2016EU) aurkezpena, DSS2016EU, Azkuna Zentroa eta hitzaldira joango diren pertsonen arteko elkarrizketa izango da. Egitaraua ezagutzera emateaz gain, arreta berezia jarriko da zuzenki edo zeharka Bizkaian eragina duten proiektuetan

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios