Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Axi Muniain zarauztarrak munduko olaturik handienak surfeatu ditu, horien artean Playa Grisekoa.
Axi Muniain, munduko olatu handienak surfeatzen dituen euskalduna

Axi Muniain, munduko olatu handienak surfeatzen dituen euskalduna

Zarauztarrak hamar metrotik gorako olatuen gainean igaro dituen esperientziak kontatzen ditu bere hitzaldietan. Hurrengoa, Bermeon izango da.

dv

Lunes, 28 de diciembre 2015, 11:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Marokon gauez surfeatzen, kosta gordeak miatzen, hurbileko zein urruneko olatu beldurgarriak hartzen ibilia da azkenaldian Axi Muniain surflari zarauztarra.

Bost aldiz izan da XXL Big Wave Award olatu handien lehiaketako finalista. 2014ko abenduan Playa Gris bezala ezaguna den inguruan hamar metro inguruko olatua surfeatu zuen bere besoen indar hutsez, udazkenak ekarritako lehen denboralean. Olatu horri esker lortu du aurtengo finalerako pasea, hain zuzen ere.

Axi Muniain Europako goi mailan lehiatzen aritu zen, baina, 20 urterekin, lehiaketa mundua utzi eta surfa beste ikuspegi batetik bizitzen hasi zen. Ozeano Atlantikoak sortzen dituen itsasaldi handiak jarraitu eta haiek isurtzen dituzten olatu handienak surfeatzeko ahaleginean murgildu zen apurka. Urte askotako ahalegin eta ikerketa lanaren ondorioz emaitza ikusgarriak lortu ditu Muniainek.

Horrela, 2007an Billabong XXL Awards sarien finalera pasatu zen, Paddle modalidadean finalera pasa zen historiako lehen europarra izanik. 2009an berriro finalera iritsi zen, eta paddle eta towing modalitateen finaletara igarotzea lortu zuen munduko lehen surflaria bihurtu zen. Guztira, bost aldiz egon da XXL Big Wave Awards munduko bost olatu handienen sarien finalerako izendatua, azkena, 2015ean.

HItzaldiak ere emen ohi ditu zarauztarrak eta olatu erraldoien surflariak bere esperientziak kontatuko ditu Bermeon (Bizkaia) astelehen honetan, abenduaren 28an, Olatu handienaren bila izenburupean eskainiko dituen hitzaldi eta proiekzioan. Gazte Informazio Zerbitzuak (GIZ) antolatutako saioa 19:00etan hasiko da, Erroxape emakumeen elkartearen lokalean, Erreten parkean.

Surflari zarauztarra bere bidaietara eramaten dauen kamioiarekin iritsiko da Bermeora, eta bisitatzeko aukera izango da, 18:00etatik 19:00etara. Erreten parkean bertan kokatuko da Muniainen kamioia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios