Sarrerak salgai apirilak 12ko Udaberrifest jaialdirako

Zurekinek antolatutako kontzertu erraldoiak Gatibu eta Gose izango ditu talde izarrak

Lauroba. Berriro Udaberrifesten baina aurten Munoan. ::
                             AMAXKAR/
Lauroba. Berriro Udaberrifesten baina aurten Munoan. :: AMAXKAR

Bi aste eskas geratzen dira datorren apirilak 12an Munoan egingo den kontzertu erraldoirako eta dagoeneko salgai daude sarrerak herriko hainbat tabernetan eta www.kutxasarrerak.net helbidean. Aurrez erosiz gero 10 euro balio ditu sarrerak eta egun berean, berriz, 12 euro leihatilan. Zurekin Zarauzko ostalaritza elkarteak antolatzen duen Udaberrifest egitasmoak laugarren urtea betetzen du eta aurten egun bakarreko kontzertu erraldoi bat prestatu dute, bi talde arrakastatsu kartel buru dituztela, Gatibu eta Gose. Beraiekin batera beste ondorengo taldeak izango ditugu emanaldian zehar, Skasti, Lauroba, Bluestock, Perlak, Patera Style Sound System eta DJ Gulu Gulu. Aipagarria da talde guzti hauek gure herriarekin zerikusia badutela, batzuk erabat zarauztarrak dira eta besteak handik edo hemendik badute lotura Zarautzarekin. Jaialdia apirilak 12ko arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta orduak iraungo ditu, gaueko ordu txikiak heldu bitartean. Munoan karpa erraldoi bat jarriko da eta kontzertu honen ondoren bestelako ekitaldiak egingo dira bertan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos