Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Pertsona bat erakusketan jarritako panela ikuste ari da. :: ALEX
Oinatz, talde animalista

«Festetan, zezenketen alternatiba zezentxoak izatea ez da logikoa»

Oinatz animalista taldea ekintza ugari egin ditu saninazioetan. Beraien iritzia eta balorazioa egin nahi izan dute herriko jaiak igaro ondoren

ALEX SILVA

Miércoles, 7 de agosto 2013, 11:21

Festek ikuspegi desberdinak dituzte, baina behar bada, urte luzez aurrez-aurre egon diren bi alderdi izan dira animalista eta zezenzaleak. Udaletik animalisten presioa ez dutela nabaritu badiote ere, indartsu ibili da Oinatz animalista taldea lanean. Azken egunetan, ekintza ugari egin izan dituzte, eta beraien iritzia eta balorazioa egin nahi izan dute herriko jaiak igaro ondoren.

-Jaiak pasatu berriak dira. Nola ikusi dituzue?

-Egitaraua ikustekoa da. Zezenak, zezenak eta zezenak. Zezenketen alternatiba zezentxoak dira. Pasada bat da. Azpeitiarrek hori nahi dute edo festetan zezenak bultzatzeko interes berezi bat dago? Hala ere, lehen zezenketan plaza erdia hutsik zegoela esan digute. Albiste hona da hori guretzako.

-Beno, baina Udaletik «polemika egitearen aurkakoak» direla esan dute.

-Udalarekin harremanak ditugu. Zenbait gauzetan lankidetzarako prest agertu dira, baina zezenketen gaia deserosoa da. Kontraesan handiak dituzte, iritzi kontrajarriak. Beste herri batzuetan Bilduk zezenketak debekatzeak, presioa handitzen du Azpeitiarentzat.

-Hala ere, egin dituzue ekintza desberdinak, zuen helburuen alde.

-Bai, noski. Manifestazioa da jendeak identifikatu duena, baina jaietan egin izan ditugu beste batzuk: kamisetak diseinatu, sinadura bilketa, plazan kartel erraldoia jarri. Gainera, sare sozialak eta multimediak erabiltzen hasi gara.

-Sanagustinen egin duzuen erakusketa ere arrakastatsua izan da.

-Bai, oso gustura gaude gainera. Herrian eztabaida piztu du, eta hori lehen pauso bat da. Hori bai, lan handia suposatu digu. Erakusketarekin batera informazio mahaia ere jarri genuen udaletxeko arkupetan. Bertan, kongresuan, eztabaidatzen ari diren zezenketak ondare kultural izendatzeko proposamenaren kontra sinatzeko aukera zegoen. Esperotakoak baino sinadura gehiago bildu ditugu. Orain Bartzelonara bidali behar ditugu, kanpaina kudeatzen ari den taldeari.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Festetan, zezenketen alternatiba zezentxoak izatea ez da logikoa»

«Festetan, zezenketen alternatiba zezentxoak izatea ez da logikoa»