diariovasco.com
Miércoles, 22 octubre 2014
claros
Hoy 8 / 15 || Mañana 8 / 14 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Eskola txikien oihartzuna

OLABERRIA

Eskola txikien oihartzuna

Herri eta auzo txikien garapenerako duten garrantzia aldarrikatu zen jendearen erantzun apartarekin

10.06.13 - 00:02 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios

Gipuzkoako Eskola Txikien festaren aitzakiarekin Olaberrira hurbildu zirenei eguraldiak ez zien batere lagundo atzokoan. 26. festa izan zen Olaberrian ospatu zena. Aurtengo festako logo nagusia adierazle, etxe formako egitura erraldoi batek eman zien ongi etorria Olaberrira hurbildu zirenei.

Goizeko 11etan hasi zen aurtengo festa harrera ekitaldi polit batekin. Bertatik igaro ziren ikasle, irakasle, guraso, aiton/amona, eta administrazio ezberdinetako ordezkariak (Martin Garitano eta Arantxa Aurrekoetxea). Eskola txikiek herri eta auzo txikien biziraupenean duten garrantzia aldarrikatu zuten guztiek, adar, txalaparta eta trikitixa doinuez inguratuta.

'Txito' ere, Olaberriko Herri Eskolako maskota, oholtza gainean izan zen lehenengo aldiz eta berarekin batera dantzatu eta abestu zuten aurtengo festarako Aitor Furundarenak eta Agustin Agirrek osaturiko abestia. Oholtza gainean izan ziren ere gainontzeko eskola txikiak. Bakoitzak mezu bat ekarri zuen etxetik eta mezu guztiak bildu eta oihukatu ondoren, globoz bidali dituzte zerura, olaberritarrek urtero egiten zuten moduan, eskola txikien mezua lau haizetara zabaldu nahian. Ekitaldi nagusia amaitzeko, Bidania-Goiatz eskola txikiak jaso zuen datorren urteko festaren antolaketarako testigua.

Eguerdian bazkarirako tartetxo bat hartu eta ondoren nahi adina aukera izan zen herri gunean zehar. Urte osoko lana erakutsi zuten olaberritarrek. Diru-laguntza murrizketak nabarmenak izan diren arren, sormena eta alaitasunak izan ziren nagusi Olaberrian. Jendearen erantzuna, urtero bezala, apartekoa.

TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Eskola txikien oihartzuna

Maskota. 'Txitok' Olaberrira hurbildu ziren guztiak alaitu zituen. :: BELEN PARRA

Eskola txikien oihartzuna

Ekitaldiak. Grafitiak, eskulanak, eskalada... aukera zabal izan zen gune desberdinetan denbora ederki pasa ahal izateko. :: BELEN PARRA

Eskola txikien oihartzuna
Eskola txikien oihartzuna
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.