EKI proiektua gizarteratzeko ekitaldia egin zuten atzo Bilbon

Aurkezpenean elkartu ziren hainbat ordezkari. ::
                             I.E./
Aurkezpenean elkartu ziren hainbat ordezkari. :: I.E.

Erakunde, alderdi politiko, gizarte mailako eta hezkuntzako ordezkari ugariren aurrean aurkeztu zen atzo Bilbon Ikastolen Elkarteak eta Elkarrek sortutako Ikaselkar argitaletxeak garatu duen EKI proiektua, euskal curriculuma hezur-mamitzen duen eta, konpetentzietan oinarrituta, integrazioaren pedagogia barnebiltzen duena. Datorren ikasturtean DBH1 mailan martxan jarri eta hurrengoetan gainerakoetara zabalduko den proiektuari buruz honakoa esan zuen Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko eta Ikaselkar argitaletxeko lehendakariak: «Egitasmo aitzindaria da, berria eta berritzailea. Hau da XXI. mendeko hezkuntza berritzeko apustu euskalduna». «Orain hamar bat urte euskal curriculuma eraikitzeko erronkari heldu genion. Ikasmaterialen alorrean erantzun bateratua eman diogu erronkari. Hau da gure ekarpena; hau da euskal gizarteari eskaintzen dioguna», nabarmendu zuen Tellituk ekitaldian, azpimarratuz EKI «ikasmaterial berri bat baino gehiago» dela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos