diariovasco.com
Miércoles, 22 octubre 2014
claros
Hoy 8 / 15 || Mañana 8 / 14 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Olaberriko Herri Eskola festarako prest

OLABERRIA

Olaberriko Herri Eskola festarako prest

Ekainaren 9an egingo den Gipuzkoako eskola txikien jaia antolatzeaz arduratu da, hauek herrigintzan duten garrantzia azpimarratuz

01.06.13 - 00:09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Olaberriko Herri Eskola festarako prest

1988an lehen aldiz antolatu zenetik, urtero ekainean, Gipuzkoako herri txiki edo auzoren batean, Eskola Txikien jaia ospa- tzen da. Haren xedea, eskola txikien komunitatea elkartu eta, festa giroan, gogoratzea zein garrantzitsua den herri eta auzo txikien biziraupenerako, herritarrak hezi eta erro-tzeko, eskola herria edota auzoan izatea. Aurten Olaberriako Herri Eskolari egokitu zaio hura antola-tzea, eta ekainaren 9an burutuko da.

Atzo aurkeztu zuten ikastetxean eta hantxe izan ziren Gema Gonzalez Txabarri, Jaurlaritzako Hezkun-tza delegatua; Nagore Inurrategi, Gipuzkoako eskola txikien koordinakundeko lehenkaria: Mikel Goñi, eskola txikien irakasleen koordina-tzailea; Baikara-ko Patxi Zubizarreta; Jokin Garmendia, Olaberriko alkatea; Miren Goikoetxea Herri Eskolako zuzendaria; Leire Azkona guraso elkarteko ordezkaria; eta ikasleak beraiek ere. Haien izenean Maddi Amoztegi eta Iker Gonzálezek hitz egin zuten.

«Joan den urtean koordinakundetik aurten ospatuko den festaren ardura Olaberriko herriak hartzeko proposamena luzatu ziguten eta hasiera batetan errespetu handia eman zigun arren, ondo pentsatuta, momentu egokia zela ere iruditu zitzaigun. Azken urteotan egindako lanaren ondorioz, Olaberriko gure eskola txikia inoiz baino biziago dagoela erakusteko aukera emateaz gain herrira begira jartzeko eta herritarrak eskola ingurura erakartzeko aukera ematen zigun», azaldu zuen Leire Azkonak.

Eta herria inplikatu omen da, Udala buru jarrita. «Gure gazteek herriarekiko lotura gal ez dezaten eta etorkizunean ere olaberritar sentitzeko ezinbestekoa da eskola herrian izatea eta beraien, munduarekiko lehen harremana, herrian bertan hastea, eskolan. Lehen mailako garrantzia ematen diogu eskola bera bultzatzeko baliabideak jartzeari», adierazi zuen alkateak. «Herriaren nortasuna bultzatu nahi dugu gure eskoletatik, etorkizuneko herritarren sustraiak ongi errotu txikitik handira joanez, gertutik urrutira, bertakotik kanpokora: herri txikitik mundu zabalera», azpimarratu zuen, bere aldetik, Mikel Goñik.

Egun Gipuzkoan 26 eskola txiki daude, guztiak ere sare publikoan, eta gehienak landa eremu euskaldunean. Eskolek 6 ikasgela edo gutxiago dituzte, eta Haur eta Lehen Hezkuntzan eskaintzen dute. Olaberriako Herri Eskolak 42 ikasle ditu lau gelatan banatuta. Oraingoz 4. mailara arte eskaintzen du, baina bi urte barru Lehen Hezkuntza osoa eskaintzea da asmoa. Horrez gain, garraioa, jangela eta haurtzaindegi zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Ekainaren 9an Olaberrian ospatu den Eskola Txikien jaia 26. a izango da. 'Eskola Txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik' lelopean egun osoko egitaraua prestatu dute, joko, musika, tailer, kirol, bazkari eta abar luzearekin.

En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.