diariovasco.com
Jueves, 31 julio 2014
claros
Hoy 17 / 23 || Mañana 16 / 21 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
'Obabakoak' ospatzeko egunak

LITERATURA

'Obabakoak' ospatzeko egunak

Hogeita bost urteak direla-eta, Bilbo Zaharra Forumak omenezko ekitaldiak prestatu ditu. Hitzaldiak egingo dira, 'Plagioa vs Originaltasuna' gaiaz, eta liburua ekaineko Klasikoen Irakurraldi Etenik Gaberako aukeratu dute

13.02.13 - 00:14 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios

Bilbo Zaharra Forumak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabearen protagonista, aurten, 'Obabakoak' izango da. Ekainaren 20an izango da irakurketa hori, baina, hori baino lehenago, beste jardunaldi batzuk etorriko dira, aurrenekoa bihar bertan: 'Plagioa vs Originaltasuna' gaiaren inguruan mintzatuko dira Kirmen Uribe idazlea eta Juan Carlos Perez musikaria Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitza nagusian (Plaza Barrian) arratsaldeko 7etan hasita.
Jardunaldi hauen barruan, eta gai berari buruz, beste bi ekinaldi izango dira: hilak 19 (Eider Egaña idazlea eta Andoni Egaña bertsolaria) eta hilak 21 (Karmele Jaio idazlea eta Mikel Urdangarin musikaria). Azaroan ere izan ziren bi saio 'Paisaiaren adiera' izenburuaren pean, orduan bi bikote hauek jardun zirelarik: Maialen Lujanbio eta Harkaitz Cano, eta Anari eta Iñigo Aranbarri.
Aurtengoa seigarren aldia izango da Klasikoen Irakurraldi Etenik Gabearena, eta Bilbo Zaharra Forumeko antolatzaileek nahi dute jendetsuena izatea, eta laurehundik gora lagun biltzea Arriaga Antzokian, pusketaka 'Obabakoak' mardul hura ikakurtzeko. Ohi bezala, irakurleetako batzuk aurpegi ezagunak izango dira, beste asko -gehien-gehienak- Bilbo aldeko euskara-ikasleak.
Lehenbiziko urtean, Axularren 'Gero' (1643) izan zen protagonista. Bigarren edizioan, Mogelen 'Peru Abarca' (1802); hirugarrengoan, Jon Miranderen 'Haur besoetakoa' (1959); 2011n, Ramon Saizarbitoriaren 'Hamaika pauso' (1995); eta iaz, Arantxa Urretabizkaiaren 'Zergatik panpox' (1979). Ikusten denez, lehenengo lau edizioetan, ordena kronologikoaren irizpidea baliatu zuten.
«Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle-irakasleok oso pozik gaude, eta harro, ekimen hau gero eta indar handiagoa hartzen ari delako eta, horrenbestez, pixkanaka-pixkanaka, geure helburua -klasikoen balioak eta gaurkotasuna aldarrika-tzea, alegia- betetzen ari garelako», adierazi du Pedro Alberdi, Bilbo Zaharra Forumeko koordinatzaileak. «Egia da 'klasikoa' hitz labaina dela eta ez dela erraza zein garai biltzen duen jakitea. Eta hala, ez litzateke harritzekoa norbaitek 1988an argitaratutako liburu bat -'Obabakoak'-en kasua, hain zuzen- klasikotzat ez hartzea. Gu ez gara eztabaida horretan sartuko. Bernardo Atxagaren lana euskal literaturako mailarik gorenean dago eta merezi du gure ekimenaren ateak parez pare zabal diezazkiogun».
Aurtengo ekainean, hogeita bost urte beteko dira 'Obabakoak' argitaratu zela. «Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, eta bereziki, Bilboko euskaltzaleon-tzat. Izan ere, liburua oso lotua dago, aldez edo moldez, Bizkaiko hiriburuari. Atxagak berak behin baino gehiagotan aitortua duenez, Bilbo erabakiorra izan zen bere bizitzan. Horiek horrela, Bilbo Zaharra Forum kulturguneak ahalegin berezia egingo du urteurrena gogorarazteko», esan du Pedro Alberdik.
Honela gogoratu zuen Atxagak Obaba izenaren sorrera: «Bilbon bizi nintzen, hemengo apopilo-etxe batean, eta etxe horretako ugazaba-andrea Zeanurikoa zen, eta gainera zen Deustuko karamelu saltzailea. Ni bere etxean egoten nintzen apopilo, esan dudan bezala, eta halako batean magnetofoi bat erosi nuen eta, probatzearren edo, esan nion andre horri, alegia, zerbait kanta zezala. Nik espero nuen berak halako kanta arrunten bat edo ezagunen bat kantatuko zidala; eta hor non andre hori hasi zen 'Obabatxue, Obabatxue' sehaska-kanta kantatzen».
Baina, bestalde, Atxagak gogorarazi izan du haurrak jendartera sar-tzen direnean ahoskatzen duten lehenengo letra 'b' izaten dela. Honela mintzatu zitzaion Pako Aristiri: «Hori da, haur guztiek, kulturara sortzen direnean, kulturara irteten direnean, ez dutela 'a' bat ahoska-tzen, baizik eta 'b'; eta horregatikan euskeraz 'obabatxu' bezala, erderaz esaten dutela 'bebé', edo inglesek 'baby' edo italianoek 'bambino'. Eta jeneralean haur garaiko gauza guztiak B letraz ahoskatzen direla, eta beraz, horregatikan letra hori dela gure kulturan lehenengo letra. Ba, nola, nik nere asko batzuren artean hasierako mundu batetaz, ahaztutako mundu batetaz, nik alde batera jaso egin nahi nuen mundu hori, pixka bat juduek egiten duten bezela. Primo Levik esaten du 'ez dadila galdu bizitza izan dan ezer'; (...) eta honengatik, hasierako mundu euskalduna jaso nahi nuelako, zera erabaki nuen; 'b' letra eraman behar zuela nere geografiak, nere lekuak. Eta hortikan sortu zan 'Obaba' izeneko herrialdea».
Eta amaiera, liburuaren amaiera, honela kontatu zion Atxagak Euskaldunon Egunkariari 1998an, liburuaren hamar urteak zirela-eta egindako artikulu batean: «Liburua Euskal Herritik urrun bukatu nuen, Eskoziaren ekialdeko kostan dagoen St. Andrews izeneko lekuan. Alokatutako etxearen leiho batetik bertako kanposantu zaharra ikusten nuen; bestetik, Ipar Itxasoa. Maiatz aldera, nire karpetetan pilatutako ipuin zein beste lekuak bere tokia hartzen joan ziren, eta toki horretan lasai eta sendo gelditzen. Ekainaren hasierako egun batean, Dundee hiri aldeko argiei begira zigarro bat erretzen ari nintzela, Guridiren euskal doinuetako bat jarri zuten irratian, San Juan martxan oinarritutakoa, eta halabehar hura seinaletzat hartuz, liburua areago ez luzatzea erabaki nuen. Gera zedila zegoenean. Bukatu dut. Heldu naiz mugara».
Lehenbiziko portadan, Erein etxeak 1988an plazaratutako hartan, Bilboko Arriaga antzokia ageri zen. Atxagak honela azaldu zuen irudiaren zergatia: «Hilabete geroago edo, auto lepo betean 2.000 kilometro egin eta Asteasu nire jaioterrira itzuli nintzenean, hantxe neuzkan lagunak liburuarekin zain. Bere azalean, nik eskatu bezala, Arriaga antzokiaren marrazki bat azaltzen zen, zapuzedertu baino lehenago zeukan itxuraren arabera: keinu bat han biltzen ginen Pott Bandako adiskideei. Izan ere, nik idatzitakoa gure talde hartan planteiaturiko hainbat kezka eta larritasunei emandako erantzuna iruditzen baitzitzaidan. Ez hori bakarrik, apika; baina hori ere bai. Obabakoak erantzun bat ere izan zen; erantzun bat azalean daraman Arriaga kafeko galderei emandakoa».
Eta obra honen hainbat ediziotako hainbat portadatan ageri den sugandila hori, nondik nora? Idazleak sarri komentatu izan du Auspoa bildumako liburu batean Mikela Elizegik (Pello Errotaren alabak) esandakoek eragindako zirrara. Hona hemen emakume haren pasadizoetako bat: «Gaixotu zan, da barrenak txistu egiten zion. Udaran sagastian egiten zuan siesta, ta bere barrengo txistu ura adituta, errezeloa jarri zi-tzayon, an sagar-pean lotan zegoala, sugeren bat edo suangillaren bat barrena sartua sartua izango ote zuan. Ta medikuai itza atera zien, iltzen zanean gorputza askatzeko, ta barrenean zer zuan ikusteko». Eta Atxagaren ahotsarekin jarraituz: «Hil ondoren, 'askatu' zutenean, ordea, beste bat izan zen medikuen irizpena: minbizia aurkitu zioten saihetsean».
Euskarazko argitalpenari dagokionez, Erein etxeak hemezortzi edizio egin ditu orain arte, eta 60.000 ale saldu. 1989, 1990 eta 1993 urteetan bina edizio egin zituen Ereinek. Gaztelaniaz, berriz, Ediciones B hasi zen editatzen, eta 1996rako 75.000 ale zituen salduak. Gero Alfaguara etxea hasi zen argitaratzen.
Plagioa gogoetagai
Bilbo Zaharra Forumak 'Plagioa vs Originaltasuna' gaiaren inguruko hi-tzaldiak antolatu ditu, aldiko bi lagun jardungo dierelarik. Gogorarazi behar da 'Obabakoak' liburuko narrazioetako bat hau zela: 'Ondo plajiatzeko metodoaren azalpen laburra, eta adibide bat'; eta, haren segidan, 'Pitzadura bat elur izoztuan' zetorrela, Atxagaren esanetan plagio hutsa.
Gero, 1998ko 'Groenlandiako lezioa' liburuan, saiakera luze bat eskaini zion gaiari: 'Lezio ttiki bat plajioari buruz'. Ondorioetako bat hauxe zen: «Nolanahi ere -hauxe da laburpenaren laburpena eta alfabetoaren bukaera- plajioa eta kalitatea uztartu edo desuztartu nahian dabilena hemeretzigarren mendean dago oraindik. Izan ere, tradizio eta ereduarekiko harremanak, edo plajioak berak, ez du argirik ematen obra baten kalitateari buruz».
OBABAKOAK

TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
'Obabakoak' ospatzeko egunak

Bernardo Atxaga idazlea, Montxo Armendarizen 'Obaba' filmeko posterraren ondoan, 2005ean. :: JOSE MARI LÓPEZ

'Obabakoak' ospatzeko egunak

Atxaga eta Senprun ministroa 1990ean, Sari Nazionala jasotzean.

'Obabakoak' ospatzeko egunak

Perez eta Atxaga, aspaldi.

Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.