diariovasco.com
Martes, 21 octubre 2014
nuboso
Hoy 13 / 22 || Mañana 15 / 17 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Inauteriak ostiralean jarriko dira martxan asteartera arte

DEBA

Inauteriak ostiralean jarriko dira martxan asteartera arte

06.02.13 - 00:12 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios

Inauteriak gertu daude. Hauek herriko giroa aldatuko dute hurrengo lau egunetan. Jardunaldi hauetan herriko bizilagunek normalean ikusten ez diren pertsonaiak, animaliak edo gauzakin ondo pasa-tzeko aukera izango dute. Festa hau adin guztietako herritarrentzat dago zuzenduta eta mozorro bat aukera-tzea bakarrik behar da ondo pasa-tzeko. Beste urteetan, Jai Batzordeak gai zahatza eman zuten adibide bezala mozorrotzeko, baina aurtengoa librea da.
Udalak lau eguneko egitaraua antolatu du eta iazkoa baino ekintza gehiago ditu. Ostiral honetan martxan jarriko da eta asteartean itxiko da. Larunbata egun handiena izango da eta igandean, berriz, ez da ekitaldirik egongo, gero astelehenean berriro hasteko.
Etxeko txikienak protagonistak izango dira lehenengo egunean. Ostiral arratsaldean, eskola amaitu bezain pronto, umeek hasiera emango diete inauteriei.
Hauentzat jokuak prestatuko dira Plaza Berrian eta Zaharrean, denen artean momentu polita pasa dezaten. Orduan, jaietako lehenengo mozorroak kaleetara irtengo dira haurren eskutik.
Larunbata ekintzez beteta ailegatuko da, bai goizean bai arratsaldean. Herriko talde ezberdinak arduratuko dira giroa alaitzen. Kalez kale txistulari taldea arduratuko da eguerdia pasa arte musikaz jartzen, eta geroago Debako Musika Bandaren txanda izango da soinuak herritik zabaltzeko. Bazkaldu ondoren, berriro antolatutako ekintza umeentzat dago pentsatuta. Enbolatuak egongo dira txikientzat eta ponyak ere Foruen Plazan. Eguneko azkeneko orduak musikarekin joango dira. Triki poteoa ez da faltako eta herriko gaiteroek euren instrumentuak aterako dituzte. Gazteak hitzordua daukate Gaztelekuan karaokearekin.
Igandean, aldiz ez da ekintzarik egongo, eta jaia astelehenen arratsaldean berriro itzuliko da Debara. Batukada instrumentuak egiteko tailerra antolatuko da orduan nahi duenarentzat.
Asteartean, Inauteriak euren amaierara ailegatuko dira. Egun honetan azkeneko mozorroak ikusiko dira. Ekintzak arratsaldez izango dira eta batukada bat hasiera emango die. Geroago, txokolatea hartzeko aukera egongo da udaletxeko arkupetan eta azkenik abesteko momentua karaokearekin Aldats pilotalekuan.

En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.