diariovasco.com
Lunes, 20 octubre 2014
nuboso
Hoy 13 / 22 || Mañana 15 / 17 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Santa Agedaren koplak, makila eta aterkien erritmora

ASTIGARRAGA

Santa Agedaren koplak, makila eta aterkien erritmora

Eguraldiak ez zuen lagundu, baina herriko bizilagunek ez zuten huts egin otsailaren 4ean ospatzen den hitzordu honetara

06.02.13 - 00:11 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios

«Zorion etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra, aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz», koplaren lehenego ahapaldiarekin hasi ziren Aiztondo abesbatzako eta Txirriskla taldeko txistulariak Santa Ageda bezperan tradizioz antolatzen den ibilbidean.
Urtero bezala, aterkiak eta makilak eskuetan, abesbatzako kideak Foru plazatik abiatu ziren herriko zenbait kale eta tokietan kanta-tzeko, baina lehendabiziko koplak Udaletxeko arkupeetan kantatu zituzten.
Beste hainbat herrietan bezala, Astigarragan ere otsailaren 5ean edo bezperan ospatzen den jaia da Santa Ageda. Izan ere, Cataniako Agata santuaren egunean koplak kanta-tzen eta diru edo janari eske atera-tzea izan da beti ohitura eta bizilagunek ez diote uko egin tradizioari. Horregatik, Euskal Herriko beste txoko askotan bezala, Astigarragan ere makilekin atera ziren kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, ez ziren etxean geratu.

En Tuenti
Santa Agedaren koplak, makila eta aterkien erritmora

Aiztondo abesbatzako kideek, Txirriskla taldeko txistulariek eta bestelako herritarrek Santa Ageda bezpera ospatu zuten. :: JUANFER

Santa Agedaren koplak, makila eta aterkien erritmora
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.