Inauterietako kartel lehiaketako lanak bihar aurkeztu behar dira

J.M.Z.GETARIA.

Lehiaketa bidez erabakiko da 2013ko inauteriak aurkezteko erabiliko den kartela nork egingo duen. Lanak aurkezteko azken eguna otsailak 1, bihar, izango da, arratsaldeko 19:00etan, udal bulegoetan edo liburutegian.

Gaia Getaria eta inauteriak izango da eta kartelean derrigorrezkoa izango da honako testua jartzea, 'Getariako Inauteriak 2013' eta jarraian lema bat. Adin guztietako herritarrek har dezakete parte. Edozein eratako lanak onartuko dira eta 16 urtera artekoenak eskuz eginak izango dira. Kartelak A3 neurrikoak izan behar dute eta partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du. Sariak, pintatzeko materiala eta dirua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos