diariovasco.com
Miércoles, 22 octubre 2014
sol
Hoy 20 / 24 || Mañana 13 / 20 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
EGA titulurako matrikula-epea zabaldu da hilaren 25era arte

GOIZUETA

EGA titulurako matrikula-epea zabaldu da hilaren 25era arte

Azterketara aurkeztu ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan matrikulatu ez direnak

18.01.13 - 00:13 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Urtarrilaren 25era arte zabaldu da (egun hori barne) 2012ko lehen deialdian euskarazko hizkuntz eskakizuna (EGA) lortzeko matrikula-epea. Azterketa hiru probek osatuko dute, eta lehenengoa martxoan egingo da. Azterketara aurkeztu ahalko dute, 2012ko abenduaren 31n 16 urte beteta zituzten pertsonak, baldin eta deialdi horretarako Euskal Autonomia Erkidegoan matrikulatu ez badira.
Izena bertara joanez egin ahal izango da08:30etik 14:30 arte Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako beste edozein bulegotan, bai eta telematikoki ere Foru Gobernuko atariaren zerbitzu-katalogoaren bidez.
Hautagai bakoitzak 25 euro ordaindu beharko du azterketa-eskubideetan, 12,50 euro lehen mailako familia ugariko kide bada. Matrikula doan da bigarren mailako familia ugariko kideentzat.
Hiru proba
Azterketak hiru proba ditu. Lehenengoa, atariko proba izenekoa, test erako 90 galderaz osatuta dago eta hautagaien hizkuntz ezagutza ebaluatzeko balio dute normalean erabilitako gramatika-gai eta hizkuntz baliabideen bidez, ahozko ulermeneko beste proba bat eta irakurketa-ulermeneko hirugarren bat. Gainditzeko 100 puntutik 65 lortu beharko ditu.
Bigarren proba bi ariketaz osatuta dago. Haietako batean, hautagaiek idazlan labur bat idatzi behar dute (gutuna, oharra edo antzekoa eta gutxienez 150 hitzekoa) eta, bestetik, idazlan zabal bat (gutxienez 250 hitzeko testua) epaimahaiak proposatutako gai edo egoera baten inguruan.
Azkenik esan, ahozko proban, bi zati bereizten dira ere: lehenengoa bost minutuko ahozko azalpena da, eta bertan epaimahaiak proposatutako testu baten azalpena egingo da; ondoren hautagaien artean hamar minutuko eztabaida egingo da. Titulua eskuratzeko, ezinbesteko baldintza da hiru probak gaindi-tzea.
EGA tituluak egiaztatzen du pertsona batek euskara era eginkorrean menperatzen duela eta titulua eskuratzen duenari haren ezagutza izatea eskatzen den lanpostuetan lan egiteko aukera ematen dio. Ziurtagiria C1 mailako titulu-tzat jotzen du Europako Hizkun-tzen Erreferentzia Marko Bateratuak.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
pliega/despliegaLo más visto
pliega/despliegaLo más comentado
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.