diariovasco.com
Miércoles, 22 octubre 2014
lluvia
Hoy 14 / 16 || Mañana 12 / 14 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Enpresa eta saltokien segurtasunari buruzko prebentzio-kanpaina martxan

GOIZUETA

Enpresa eta saltokien segurtasunari buruzko prebentzio-kanpaina martxan

Foruzaingoak prebentzioko patruilak egiten ditu, gauean bereziki

18.01.13 - 00:19 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Elizondoko Foruzaingoko komisariak segurtasuneko prebentzio-kanpaina bat abian jarri du haren eraginpeko zonaldeko enpresa eta saltokietan, bi helbururekin: agenteek betetzen dituzten zerbitzuen berri ematea, eta haiekin batera prebentzioko lankidetza sustatzea, auzolan-eran.
Era horretan, Foruzaingoak zonaldeko 600 enpresa eta saltoki baino gehiago bisitatu ditu, eta gida bat eman die beren arriskuak azter ditzaten eta, horren ondorioz, lapurretak eta kalteak ekiditeko. Halaber, segurtasun-eskuliburu bat eman die, eta bertan gomendio batzuekin batera, Foruzaingoak eskaintzen dituen zerbitzuen zerrenda azaltzen da.
Bestalde, Foruzaingoak preben-tzioko patruilak egiten ditu, gauean bereziki, zonalde horretako enpresa eta saltokietan. Iaz era horretako 4.000 zaintza inguru egin zituen.
Foruzaingoak ere segurtasun-sistemen eraginkortasunari buruzko aholkularitza eskaintzen du prebentzio eta polizia-ikerketari dagokionez. Gainera, enpresa nahiz saltokien artean segurtasun-sare bat sortu nahi du prebentzioko mezu komunitarioak zabaltzeko, horretarako mezu elektronikoak bidaliz.
Foruzaingoak Elizondoko zonaldeko enpresari eta merkatariei eman dizkien gomendioen artean, nabarmendu behar da, lapurretako alarma-abisua badago, 112 SOS-Navarrara dei dezatela agenteak joan daitezen miaketa egitera eta egungo erantzun-denbora murriztu dadin.
Gainera, Foruzaingoak gomendatzen die beren negozioetan inbertituko duten euro bakoitzak beren enpresa nahiz merkatarien segurtasun objektiboa hobetu dezatela. Gainera, gogora ekarri du sarritan segurtasuna areagotu daitekeela zero-kostuarekin.
Edozein kontsulta egiteko, Elizondoko zonaldeko enpresario eta merkatariek udalerri horretako Foruzaingoaren komisariarekin harremanetan jar daitezke 948 581 864 telefonora dei eginez edo ondorengo helbide elektronikora mezu bat idatziz: pfelizondo@navarra.es.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.