diariovasco.com
Miércoles, 22 octubre 2014
claros
Hoy 5 / 11 || Mañana 3 / 14 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Txakolina San Anton eguneko protagonista

GETARIA

Txakolina San Anton eguneko protagonista

12:15ean txakolin uzta berriaren aurkezpena eta ondorengo dastatzea hasiko da

17.01.13 - 00:09 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
San Anton eguna heldu da eta jai giroa izango da nagusi gaur gure herrian. Gazte Alaiak txistulari taldeak gogoratuko digu goizeko 9:00etatik aurrera dianarekin festa martxan daukagula. Azoka 10:30ean zabalduko da Harritarten eta 11:00etan meza nagusia izango da.
Ondoren txakolinaren txanda helduko da. 12:15ean frontoian uzta berriaren aurkezpena egingo da. Jatorri Izendapenean dauden upategiak bertan egongo dira eta egun ona da txakolin ekoizleekin zuzenean egoteko. 2.100 botila dastatuko dira eta kopa bakoitzak 6 euro balioko du. Berarekin 5 kopa txakolin dastatu ahal izango dira. Baita ere, Getariako 4 tabernek 800 pintxo egingo dituzte eta pintxo bakoitza 1e urotan salduko da: Giroa, Harralde, Mahasti eta Taxko.
Jatorri Izendapenaren ospakizun honetan 2013ko Mahasti Jaun hauek izendatuko dira. Alde batetik, Andoni eta Pedro Arregi anai Getariarrak. Errestaurazio munduan izandako traiektoria guztiagatik, beti ere gure zonako produktuak defendatuz eta bereziki Getariako Txakolina. Beste aldetik, Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradia. Beraien ekintza guztietan Getariako Txakolinarekin konta-tzeagatik eta antxoaren arrantzaren mantenuan egindako lanagatik, txakolinarekin egiten duen maridaje ezin hobea izanik antxoa.
Datu nagusiak
2012ko uztaren produkzioa: 2.268.710 litro, 2011ko uztaren ia-ia antzekoa kantitateari dagokionez. Getariako Txakolina ia guztia txakolin zuria da (%97), anekdotikoa izanik txakolin gorri eta beltzaren produkzioa (%3).
Oinarrizko merkatua Gipuzkoa da %75-%80rekin eta gainontzeko Euskadi %10rekin. Estatu mailan nagusiki Madril eta Bartzelona %10rekin eta azkenean % 5,6 kanpora esportatzen dute: %50 Europara (Frantzia, Holanda, Belgika, Alemania eta Ingalaterra) eta beste %50a bereziki Estatu Batuetara.
Festara itzulita, eguerdia borobiltzeko Lizaso eta Egaña bertsolariak izango ditugu eta arratsaldeko 18:00etan frontoian emango zaio hasiera herri kirol jaialdiari. Aizkolariak eta harrijasotzaileak bertsolarien bigarren emanaldiari aurrea hartuko diote. Gero trikitilariak.
En Tuenti
Txakolina San Anton eguneko protagonista

Mahastian. Bildutako mahatsa txakolina bihurtu da dagoeneko.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.