diariovasco.com
Martes, 23 septiembre 2014
sol
Hoy 14 / 19 || Mañana 12 / 20 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Astindu dantza taldeak 'Broadway' ikuskizuna prestatuko du aurten ere

ZUMAIA

Astindu dantza taldeak 'Broadway' ikuskizuna prestatuko du aurten ere

Entseguak bihar arratsaldean hasiko dira. Bob Fosseren 'Cabaret' musikaleko koreografiez eta antzeztutako zatiez osatuko da saioa

17.01.13 - 00:08 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Pasa den urtean egin zen Maiatza Dantzan ekimenaren baitan 'Broadway' izeneko ikuskizuna aurkeztu zuten Astindu dantza taldeko kideek. Batzuk, zortedunek, New Yorkeko antzokietan, eta besteok zinearen bitartez ezagututako musikalen une esanguratsuenak Zumaiako kale bustietara (sekulako euri zaparrada bota zuen) eraman zuten herriko dan-tzariek.
Aurten bigarren Maiatza Dan-tzan izango dugu herrian, eta harekin batera bigarren Broadway ikuskizuna. Oraingo honetan Bob Fosse handiak sortutako 'Cabaret' mitikoa gogoratuko dute Astindukoek. Ikuskizuna ekainaren 1ean egingo da, baina prestaketa lanak askoz lehenago hasiko dira. Entseguak bihar bertan hasiko dira, 18:00etatik 21:00etara, Torreberrin. Animatzen direnek aterki bat eraman beharko dute beraiekin.
Aurtengo ikuskizuna Pavis Beirasek zuzenduko du. Haren esanetan, musikalak dantzako sei koreografia izango dira, baina horretaz gai, dantzen artean dialogoak izango dira. Abestiak ez dira zuzenean izango, playbackean baizik.
Lehen hiru entseguetan (urtarrilaren 18 eta 25ean, eta otsailaren 1ean) iazko ikuskizuneko koreografiak errepasatuko dira. Handik aurrera, koreografia berriak eta aktore lanak entseatuko dituzte.
Entsegu saioak maiatzaren amaierara arte luzatuko dira. Ikuskizuna aurkeztuko den egunaren bezperan izango da azkena.
Esperientzia eta memoria ona
'Broadway-Cabaret' honetan parte hartzeko beharrezkoa izango da dantzan esperientzia eta koreografiak gordetzeko memoria ona izatea, eta Astindu dantza taldeko bazkidea izatea. Horretarako, urteko kuota (20 euro) sartu beharko dira taldearen kontu korrontean.
En Tuenti
Astindu dantza taldeak 'Broadway' ikuskizuna prestatuko du aurten ere

Astinduko dantzariak, iazko 'Broadway' ikuskizunean. :: ROMATET

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.