Hika hizketan egiten hasteko, ikastaro berria antolatu da

Izena emateko epea zabalik dago, AEK Euskaltegietan

Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko euskara zerbi-tzuek ikastaroa antolatu dute, hika hizketan hasteko urratsa egin nahi dutenentzat. Helburua da hika hizketan hastea. Horretarako, lehendabizi, ikastaro labur bat egingo dute parte-hartzaileek (10 orduko ikastaroa, bina orduko 5 saio) eta ondoren mintza-lagun taldeak sortuko dira, 4 astez hika aritzeko (astean saio bat).

Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi duten pertsonei prestakuntza eman eta hika aritzeko aukera ematea, mintza-taldeen bidez, da helburu nagusia. Prestakuntza eman (ikasi, berritu) eta mintza-lagun taldeak sortu (astean behin ordu betez hika aritzeko).

Ikastaroaren edukia, hika ari-tzeko arauak (egoerak, solaskideak...), adizkiak...izango dira. Min-tza lagun taldeak astean saio bat, 90 minutukoa, emango du. Parte-hartzaileei konpromisoa eskatuko zaie ikastaroa egin eta lau astez mintza-lagun taldeetan parte har-tzeko. Hasiera batean, ostegunetan izango litzateke, bi ordu, 18.00etan edo 18.30tan hasita, urtarrilak 24, 31 eta otsailak 7, 14 eta 21 ean.

Mintza-lagun taldeak, bestalde, lau aste, otsailaren 25etik martxoaren 22ra. Ikastaroa eta mintza-saioak Zarautzen egingo dira (Udal Euskaltegian).Izena emateko epea urtarrilaren 21ean itxiko da. Izena emateko, honako toki hauetara jo behar da:Urola Kostako AEK, 943.130175 telefonoa, urolakosta@aek.org edo, Urola Kostako Udal Elkartea, 943.890808 telefonoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos