diariovasco.com
Martes, 2 septiembre 2014
sol
Hoy 18 / 23 || Mañana 14 / 24 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Sagardotegien bihotzera bisita

ADUNA

Sagardotegien bihotzera bisita

Aburuzak bere instalazioetara bisita gidatuak eskainiko ditu. Ordubeteko iraupena izango dute ta sagardo dastaketa batekin bukatuko dira, baita afari edo bazkari batekin ere nahi izanez gero

10.01.13 - 00:14 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Sagardotegien bihotzera bisita
Josu Aburuzak, baserriaren ondoan, bisita gidatuaren nondik norakoak azaldu zituen. :: NÚÑEZ
Txotx denboraldi berriari hasiera ematearekin batera, Aburuza sagardotegiak ekimen berri bat jarriko du martxan. Izan ere, Adunako Udala, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta Tolosa Gourmet-en laguntzaz, hemendik aurrera bisita gidatuak eskainiko ditu, sagardotegietako lana gertutik ezagutzeko aukera emanez. Tolosaldeko eskualdean gisa honetako esperientzia bat eskaintzen lehena izango da, baina Gipuzkoan beste batzuk ere animatu dira turismora bideraturiko eskaintzak proposa-tzen: Astigarragako Petritegi, Zeraingo Oiharte eta Irungo Ola, adibidez, iaz hasi ziren. Beste hainbat orain hasiko dira.
Ekimen berriaren muina bisita gidatua izango da eta bertan bisitari eta turistek sagardoa egiteko prozesu guztia ezagutuko dute, «sagarrak biltzetik, barietate ezberdinak azalduz, garbitu, txikitu, eta abar, dastaketa batekin bukatzeraino», azaldu zuen Josu Aburuzak, Adunako alkate Josu Amilibiarekin, Tolosaldea Gourmeteko ordezkari Olatz Ilarregirekin eta Sagardogileen Elkarteko lehendakari Arantxa Eguzkitzarekin batera aurkezpenean. Bisita gidatuak Euskal Herriko sagardoaren Ibilbidea proiektua eta Tolosa Gourmet egitasmoaren babesarekin sortu den eskaintza turistikoa da.
Horretarako, sagarrondoetatik hasi eta kupeletaraino instalazio guztiak azalduko dituzte ordu beteko iraupena izango duten bisitetan. Gainera, «sasoi bakoitzaren arabera bisita desberdina izango da, udaberrian sagarrondoak loratzen egongo dira baina urrian zuzenean ikusiko dute sagardoa nola egiten dugun», zioen Aburuzak. Zortzi urtetik beherakoentzako bisitak doan izango dira, 14 urtera artekoentzako prezioa 4 eurokoa izango da eta helduena 9 euro. Guztietan sagardo dastaketarekin bukatuko da eta nahi dutenek sagardotegiko menu berezia bazkaldu edo afaldu dezakete ere. Dastaketetan sagardo mota ezberdinak dastatzeko aukera izango da, kupelakoa zein botilakoa, eta bakoitzaren ezaugarriak azalduko dira.
Era berean, bisitak ez dira toki guztietan berdinak izango, sagardogileek nor bere etxearen historia eta esperientzia transmitituko dituztelako. «Aurkeztu dugun pauso hau ez da berria ez Aburuza ez beste sagardogileentzat, orain arte bakoitzak naturalki erakutsi du aukera eduki duenean lagun eta bezeroei, baina gaurtik aurrera urrats bat gehiago emango da. Ez da izango bakarrik instalazioak erakustea, familiaren historia eta sagardoaren kultura zabalduko dute», azaldu zuen Arantxa Eguzkitza Sagardogile Elkarteko lehendakariak.
Gipuzkoan biztanleko sagarrondo gehien dituen herria da Aduna eta Aburuzak bakarrik 400 tona sagar inguru bildu ditu aurten, «biztanleko ia tona bat», zioten Amilibia eta Aburuzak, eta guztira 300.000 litro inguru sagardo egin dituzte.
Aburuzan duela mende erdi baino gehiago hasi ziren sagardoa egiten. «Manuel aitona hasi zen. Hasieran ez zen negozio bat, baserriaren gehigarria zen, lagunei eta bizilagunei saltzen zien, gertuko zerbait zen. Gero 1978an Juan Jose aitak etxe ondoko bordan sagardotegi txiki bat jarri zuen, hiruzpalau kupela eta sei mahairekin eta gero oraingo tokira pasa zen, beti pixka bat berritzen eta zabaltzen», azaldu zuen.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.