Haurreskolan matrikulatzeko epea laster zabalik
ESNAL.
Martes, 8 de enero 2013, 01:20
Ugaro-Legorreta Haurreskolak jakitera eman duenez, urtarrilaren 14tik 18ra izango da matrikulazio berria egiteko epea, 2011n, 2012an eta baita aurten jaiotako haurrentzat. Orain matrikulatzen diren haurrek, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi ahalko dute. Eskaera orria eskuratzeko eta informazio gehiagorako, haurreskolarekin jarri harremanetan.