diariovasco.com
Miércoles, 30 julio 2014
llovizna
Hoy 17 / 18 || Mañana 16 / 19 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Zuzendaritza berria Euskaltzaindian

EUSKALGINTZA

Zuzendaritza berria Euskaltzaindian

Arejitak gidatuko du Iker Saila, eta Jean-Baptiste Coyosek Jagon. Urrutiak jarraitu egiten du euskaltzainburu, eta Xarles Bidegain lapurtarra aukeratu dute euskaltzainburuorde

03.01.13 - 00:08 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Euskaltzaindiak Zuzendaritza berria du urte berriarekin batera. 2012ko urriaren 18an, Bilbon, Akademiaren egoitzan egin zen bilkura berezian, datozen lau urtetarako Zuzendaritza berria aukeratu zuten euskaltzainek, lagun hauek osatua, hain zuzen ere: euskaltzainburua, Andres Urrutia; euskaltzainburuordea, Xarles Videgain; idazkaria, Xabier Kintana; diruzaina, Sagrario Aleman; Iker sailburua, Adolfo Arejita; Jagon sailburua, Jean-Baptiste Coyos.
Bai euskaltzainburua bai idazkaria, lehengo berak dira: Urrutia eta Kintana. Beste lagunak berriak dira eginkizun horietan.
Euskaltzainburuorde izendatu duten Xarles Videgain (Baiona, 1947), adibidez, Euskaltzaindiaren Atlasgintza lantaldeko arduradun teknikoa da eta berak koordinatu izan du azken urteotan Euskararen Herri Hizkeren Atlasa, zeinaren laugarren liburukia kalean baita.
Bestalde, IKER- CNRSeko kidea da eta 'Lapurdum' agerkariaren idazkari, 1996tik. Besteak beste, 'Izendegia. Diccionario de nombres vascos' liburua argitaratutakoa da.
Sagrario Aleman (Etxaleku, 1952), berriz, Farmazian lizentziatua da, baina sekula ez du lanik egin arlo horretan, eta oso gazterik -1972an- hasi zen euskalduntze mugimenduan. 1981-82 ikasturtean Arturo Campion euskaltegian hasi zen eta hainbat urte eman zuen bertako zuzendari.
Ikastaro, mintegi eta jardunaldi ugaritan ibili da irakasle, soziolinguistikaz, didaktikaz eta gramatikaz, besteak beste.
Adolfo Arejita (Bilbo, 1953) filologoa da eta Deustuko Unibertsitatean dihardu irakasle lanean, 1980tik. Hori baino lehenago, 1977an, Labayru Ikastegiaren Euskal Hizkuntza Arloaren zuzendari hasi zen. Euskal testu zaharren azterketan aditua da, eta Pedro A. Añibarro, Juan Mateo Zabala, Juan Antonio Mogel eta beste autore batzuen testu zaharrak aztertu eta argitaratu izan ditu. Euskal gramatikari buruzko lanak ere argitaratu ditu, bakarka edo elkarlanean.
Jean-Baptiste Coyos (Maule, 1952) Hizkuntzalaritza Orokorreko doktorea da eta unibertsitateko irakaslea. 1999tik 2003ra hizkuntza politikarako karguduna izan zen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrean, eta ikerketa karguduna Baionako Iker Zentroan, 2004tik 2006ra.
En Tuenti
Zuzendaritza berria Euskaltzaindian

Arduradun-taldea. Xarles Videgain, Xabier Kintana, Sagrario Aleman, Andres Urrutia, Adolfo Arejita eta Jean-Baptiste Coyos.

Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.