diariovasco.com
Jueves, 31 julio 2014
claros
Hoy 17 / 23 || Mañana 16 / 21 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Ez zarete guztiz joan, sortu dira berriak

PAILAZOEN DESPEDIDA

Ez zarete guztiz joan, sortu dira berriak

Donostian despedidako saioa egin zuten atzo Txirri, Mirri eta Txiribitonek. Berrogei urteko jardunaren ostean, beren Juniorrei utzi diete lekukoa

16.12.12 - 00:54 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
'Xaharrak' eta 'Juniorrak'. Atzoko zenbait esketxetan batera jardun ziren batzuk eta besteak. :: ARGAZKIAK: JOSÉ MARI LÓPEZ
Atzo, Victoria Eugenian, ofizialdu egin zen Txirri, Mirri eta Txiribitonen despedida. Haur txikiak ez ziren horretaz asko jabetu, saio alaia izan baitzen, pailazoon guztiak bezalakoa, baina hiru pailazo handiok agur esan zieten betiko. Behin eta berriz esana dutenez, ez dira gehiago eszenatokira igoko, hala ere izan liteke salbuespen bat edo beste, ongin-tzazko saioren bat edo beste.
Joan dira, baina ez guztiz. Badituzte ondorengo batzuk, ordezko batzuk. Orain arte Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior izan direnek hartuko dute beteranoon tokia.
Atzo beteranoak eta gazteak, denak batera jardun ziren Victoria Eugenian, eta bukaera aldera gertatu zen lekukoa ematearen eszena. Eszenatokiaren alde batean hiru pailazo gazteak agertu ziren, bakoitzak eskuan panpina zuela bere pertsonaiarena, eta panpina horiek mintzatu ziren, beste izkinan zeuden beteranoei begira: «Ez zarete guztiz joango, ordezko jatorrak utziko dituzue, juniorrak». Une hartan, Mirri 'xaharrak' kezka hau azaldu zuen: «Izango al dugu pentsiorik?»
Eta agurra alaitzeko, 'Barre egin' kantua proposatu zuten. Aretoko haur eta gurasoek ongi ikasia daukate: «Ezpainak zabaldu / masailak puztu, / hortzak erakutsi, / arnasa hartu, / barren-barreneko / poza agertu, / algara biziaz / denak alaitu!».
'Zapi zuriak' kantuarekin hasi zen ikuskizuna. Ondoren, beren esketx onenak antzezteari ekin zioten pailazoek. Hasteko, 'Kax-kax' delakoa, non Txirri jakintsuak erakutsi nahi dien Mirri eta Txiribitoni nola sartu eta agurtu behar den leku batean kortesiaz.
Ondoren, 'Sustoa'. Mirri harroxko dago, betiko moduan, eta erakutsi nahi du guztiak, bera ez beste guztiak, kakatiak direla. Alderantziz gertatzen da, ordea, eta barre galantak egin zituzten haren kontura.
Ondoren, 'Danubio urdina' etorri zen, izen bereko musika ezagunak girotutako esketxa. Hor juniorren txanda iritsi zen. Agurra delako, Txirrik duen tristezia uxatu nahian, Txirri juniorrek omenaldia egiten dio 'Danubio urdina' valsaren musikaz eta publikoaren laguntzaz. Mirri eta Txiribiton juniorrek, baina, nahaste-borrastea antolatzen dute.
Aurrerantzean lanik ez dutela egingo eta, krisia dela-eta, Mirri eta Txiribitonek jatetxe bat zabaltzea erabaki zuten geroxeago: 'Ostatu Nagusia'. Gorriak ikusarazi zizkioten Txirri gizarajoari.
Kakusai gaiztoak ere egin zuen agerpen txikia, baina ez zuen inor beldurtzea lortu. Ez baitzen benetako Kakusai, baizik eta Txirri bera, ederki mozorrotuta.
Beste esketx bat 'Txirrimatona' izan zen, argazkiak azkar -hiru segundotan- egiten dituen tramankulu handi batean oinarritua. Hauxe da Txirrik, bere ohiko ikertzaile jarreraz, egin duen azken asmazioa. Beste askotan bezala, amarru bat izango da Mirriri adarra jotzeko.
Eta, bukaera aldera, agurraren ordua etorri zen. Mirri 'xaharraren' negarrak abiatu zuen despedida. Baina juniorrak segituan hasi ziren lanean: agertu ziren eszenatokira bakoitzak eskuan panpina zuela bere pertsonaiarena, eta hain zuzen ere panpina horiek zabaldu zuten mezua: «Ez zarete guztiz joango, ordezko jatorrak utziko dituzue, juniorrak».
'Barre egin' kantuaren ostean azken-azkeneko abestia kantatu zuten: 'Altza Pelipe'. Zapi zuriz bete ziren orduan antzokiko bazter guztiak, eta pailazoak jendartera jaitsi ziren, moñoño eta panpoxak agurtzera.
Orain, abenduko azken egunetan eta urtarilleko lehenengo astean, bira egingo dute sei pailazoek, beteranoek nahiz juniorrek. Despedidako azken saioa Igorren izango da, urtarrilak 6.
Juniorrak izan direnek beteranoen lekukoa hartu dute, beraz. Bizkaiko bira amaitutakoan, orain artekoak utzi eta beste esketx ba-tzuk, berriak, hasiko dira lantzen. Txirri berria Fernando Ruiz dugu; Mirri berria, Kattalin Ansorena; eta Txiribiton berria, Juanma Zaldua.
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.