diariovasco.com
Martes, 23 septiembre 2014
sol
Hoy 14 / 19 || Mañana 12 / 20 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Teknologia berrietan euskeraz aritzeko kanpaina jarri du abian Eusko Jaurlaritzak

AL DÍA

Teknologia berrietan euskeraz aritzeko kanpaina jarri du abian Eusko Jaurlaritzak

27.11.12 - 01:35 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Euskaraz aritzeko, ezagutza eta gogoa ez ezik, baliabideak eta aukerak ere behar dira. Guztion bizitzan gero eta presentzia handiagoa duten teknologia berrietan ere horixe gertatzen da, eta eragile asko ari dira ordenagailuarekin edota horren kideko bilakatu diren gainerako tresnekin ari garenean euskara balia dezagun eskatzen.
Eusko Jaurlaritzako Hizkun-tza Politikarako Sailburuorde-tzaren ekarpena atzo abiatu zuen 'Klik egin' kanpaina da, honezkero sarean jarrita dauden euskarazko baliabideen berri eman nahi duena. Sailburuordetzak ezagutarazi nahi dituen tresnak 'www.euskara.euskadi.net' web gunean daude bilduta, eta erabiltzaile arrunt batek behar dituen lanabes nagusiak bertan daudela esan liteke, euskaraz lan egiteko, idazteko, ikasteko edota jolasteko.
Hainbat web gunetan banerrak jartzeaz gain, 1.500 mahai-gaineko banatuko dira administrazio publikoetan, 'Nahi baduzu, nirekin euskaraz' leloa daramatenak. 16.500 triptiko ere banatuko dira. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendari Iván Igartuaren esanetan, Eusko Jaurlari-tzak lan handia egin du tresna horiek guztiak biltzen eta ordenatzen, baina sarritan erabiltzaileek ez dituzte erabiltzen: «Online dauden euskarazko tresna guztiak sortzeko ahalegin handia egin da. Beraz, tresna horiek erabiltzaileei onura ekarri behar die, eta bide batez, baita euskarari ere. Horretarako baina, tresna horiek ezagutarazi egin behar dira eta horretan saiatu gara kanpaina honekin».
Abenduaren 2an amaituko da kanpaina.
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.