diariovasco.com
Miércoles, 22 octubre 2014
claros
Hoy 12 / 22 || Mañana 11 / 20 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Goierriko bi bertsolari bihar Euskal Herriko eskolarteko txapelketaren finalean

G0IERRI

Goierriko bi bertsolari bihar Euskal Herriko eskolarteko txapelketaren finalean

Goierriko Bertso Eskolako Paul Iruretagoiena eta Maddi Etxeberria Agurainen izango dira

15.06.12 - 02:03 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Gipuzkoako Eskolarteko 32. bertsolari txapelketan Goierriko Bertso Eskolak (Goierriko Bertso Eskolak) emaitza oso onak lortu ditu. Eskoletan ahozkotasuna lantzen hasi eta bertso-eskolan egiten den lana bere fruituak ematen ari denaren seinale.
Aurten, gaztetxoen mailan (14 urte bitartekoetan) hiru taldek parte hartu dute eta horietako batek txapela lortu du, Paul Iruretagoiena, Aizpea Garmendia, Oihane Lazkanoiturburu eta Andoni Mikelarenak osatutako taldeak hain zuzen. Eta beste bat txapeldun orde: Iraitz Sarasola, Gartxot Ramirez , Oier Ibarzabal eta Maddi Etxeberria.
Honenbestez, talde txapelduneko Paul Iruretagoienak eta bigarren geratu zen Goierriko beste taldeko Maddi Etxeberriak, Euskal Herriko finalean kantatzeko txartela eskuratu dute. Agurainen izango da finala bihar ekainaren 16an.
Helduen mailan (15etik 18ra bitartekoetan), berriz, GoiBeko bi bertsolarik hartu zuten parte, Gema Urteaga beasaindarrak eta Joanes Etxaide zegamarrak.
«Lan ederra bertsozaleak eta bertsolariak sortzen GoiBEn egiten ari garena», azpimarratzen dute eskolatik. Irakasle lanetan Endika Igartzabal, Amaia Agirre eta Mikel Artola aritu dira 2011-12 ikasturte honetan 8 taldetan banatutako 55 ikaslerekin.
Tonbola Ordizian
Ordiziako festetan, ohi bezala, tonbola jarriko dute, bertso-eskolak, mantentzeko, giza baliabideez gain dirua ere behar baitu. «Goierriko udalen laguntza nahikoa ez eta tonbolako etekinak ere behar beharrezkoak ditugunez, ekonomikoki lagundu nahi duzuenok tonbolatik ager zaitezkete», luzatzen dute gonbidapena.
En Tuenti
Goierriko bi bertsolari bihar Euskal Herriko eskolarteko txapelketaren finalean

Gazetxoen mailan garaipena lortu zuten goierritarrek Gipuzkoako txapelketan. :: GOIBE

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.