Gazte Astea hasiko da bihar

Igandera bitartean hainbat ekitaldi antolatu ditu Gaztetxeak. Besteak beste, hitzaldia, mahai-ingurua, dokumental emanaldia, bazkaria edo bertso trama izango dira

ELI AIZPURUAZPEITIA.
Iazko Gazte Astearen barruan buruturiko ekitaldietako irudia./
Iazko Gazte Astearen barruan buruturiko ekitaldietako irudia.

Azpeitiko Gaztetxeak beste behin, Gazte Astea antolatu du. «Aldarrikapena zein festa uztartzen saiatzen gara urtero Gazte Astean, eta aurtengoan ere hala egingo dugu. Beraz, aldarrikatzearekin batera ondo pasatzea nahi duenak, datorrela Gaztetxera», diote bertatik.

Denetarik izango da bihartik datorren igandera, maiatzaren 13ra bitartean: hitzaldiak, dokumental emanaldiak, bertso trama, korto emanaldia, saiheski jana, bazkaria, parodia...

Egitaraua

Txupinazoarekin hasiko dira bihar, astelehena. Plazatik jaurtiko dute, 18:30ean, eta ondoren, kaleetan zehar, parodia txikiak antolatu dituzte, Gaztetxean bertan afaldu baino lehen.

Asteartean, 18:30ean, errefuxiatu eta deportatuen mahai-ingurua izango da eta amaitu takoan, afaria dute.

Hurrengo egunean, ordu berean, erraustegien inguruko dokumental emanaldia eskainiko da eta afaririk ere ez da faltako.

Ostegunean, lan erreformaren inguruko hitzaldiari ekingo diote (18.30) eta pintxo janarekin jarraitu, txotx-a ahaztu gabe. Ondoren, 22:00etan, bertso trama dago. Bertan, Jokin Uranga eta Fredi Paia izango dira bertsotan, gaia jartzen (edo istorioa kontatzen), berriz, Josu Oiartzabal Xenpelar izango da.

Ostiral arratsaldean, malabarak daude plazan eta sahieski jana ere bertan egingo da. Ondoren, 'Parodiye', Sanagustinpen.

Astebururako, jendea gonbidatu nahi dute Gaztetxea ezagutzera. Bazkaria izango dute eta ondoren, kalejira ere prestatu dute, Skandalue taldearekin. Larunbateko legea eginez, afari merienda eta kon-tzertuak izango dituzte.

Igandean, azken egunean (18:30), bakoitzak eramandako korto emanaldia dago, eta ondoren eztabaida izango dute, noski, afariarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos