Erromeriaren jaia nagusi izango da larunbat honetan Itziarren hainbat ekintzekin
Trikitixari buruzko hitzaldia antolatu da ostiralerako
PPLL
Jueves, 3 de mayo 2012, 04:32
Andutz Kultur Elkartea larunbat honetan Erromeria Egunaren laugarren edizioa dakar Itziarreara. Jardunaldi alaia izango da eta ekintzez betetakoa. Ekimen honek hasi zenetik arrakasta handia eduki du eta urtero jende asko biltzen da ikuskizunak jarraitzeko. Honen helburua, beti bezala, «Itziar eta inguruan hain ohiko izan ziren erromeriak gogoratzea eta omentzea da».
Erromeria Egunaren beste helburuetako bat Antonio Buenetxea Txankarta herriko soinujole zendua omentzea ere bada. Itziarren sortutakoa eta hazitakoa izan zen Txankarta. Izaera biziko gizona izan zen eta soinu handiarekin oso trebea. Gipuzkoako hainbat herri eta bailaretan oso ezaguna izan zen. Gerraosteko urte zailetan, trikitixa bizirik mantentzeko giltzarrietako bat izan zen Elgeta, Gelatxo eta Sakabirekin batera, besteak beste.
Egun handia larunbata izango da, baina ostiralean hasiera emango zaio egitarauari. Bakarrik hi-tzaldi bat jarri da lehenengo jardunaldian. Asier Gozategi, Iker Goenaga eta Oskar Estanga bertan izango dira trikitixari buruz mintza-tzen. Apaiz etxean izango da, ilun-tzeko 20:00etan hasita, eta Jon Ostolaza moderatzialearen lanetan arituko da. Larunbatean pertsona ugari espero dira, leku askotatik etorrita, azkeneko urteetan bezela. Egun honetan erromeria izango da nagusi hainbat ordutan. Kalejirak antolatu dira, erromeriak, herri bazkaria eta ikuskizun paregabea. Itziarko eta Bianko dantzariek euren trebetasuna erakutsiko dute eguerdian.
Giroa berotzen talde ezberdinak izango dira. Hernanitik dultzaineroak, txistulariak, fanfarea eta albokariak etorriko dira, eta Zubietatik joaldunak. Trikitilariak ez dira faltako, bertan izango dira Gari eta Iñaki, Tapia eta Leturia, Jagoba Uranga eta Maialen Arzallus eta Agurtzane eta Ion Elustondo. Bikote hauek ez dute soinuen erritmoa jaitsiko.