diariovasco.com
Miércoles, 30 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Gure euskararen erronkak

HONDARRIBIA

Gure euskararen erronkak

Udalak erabilera sustatu nahi du Biziberritzeko Planaren bidez. 2006ko azken datuen arabera, hondarribitarren %80,82 euskaldun edo ia euskaldunak dira baina gazteen arteko erabilera oraindik hobetu daiteke

16.02.12 - 02:22 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Udal hizkuntza politikaren norabidea eta markoa ezartzea gure hiritarrek euskara erakargarria ikusi eta hau erabili dezaten». Hauek dira Txomin Sagarzazu euskara eta kultura zinegotziaren hitzak Euskara Biziberritzeko Planaren inguruan, abenduaren 20an Udal Batzarrak aho batez onartu zuen egitasmoa eta 2015 arte zeharkako 114 ekintza proposatzen dituena. Proiektu berri hau 2005ean onartu zenaren ordez aurten martxan jartzen hasiko da eta gure euskararen egoerari buruz hitz egiteko aitzakia ezin hobea da.
Erabileraren inguruan Udalak dituen azken datuak 2006 urtekoak dira eta 90eko hamarkadan hizkuntza berreskuratzeko ezarritako joerarekin jarraitzen dute: «Ezagutza datuak oso interesgarriak dira gure herrian baina erabilerarenak ez dira ezagutza horri dagozkionak, batez ere gazteen artean», dio Sagarzazuk. 15.411 biztanleetatik, %60,56 euskaldunak dira, %20,16 ia euskaldunak eta %19,27 erdaldunak. Bestalde, euskara ama hizkuntza duten hondarribitarrak %42,19 dira eta etxean soilik erabiltzen dutenak %27,22.
Zinegotziaren ustez, «Hondarribian ez da euskara gutxiago hitz egiten tamaina berdintsuko beste herriekin konparatuz, baina ezin dugu ukatu faktore asko daudela gaztelerak ere leku handia izateko». Telebista, irratia, internet, filmak... bere ustez, «sentsibilizazio lan oso ona egiten da eskoletatik baina ez dago soluzio magikorik».
Denon laguntzarekin
Udalak bi talde eratu ditu hizkun-tzaren inguruan erabakiak har-tzeko: zinegotziek osatzen duten Euskara Batzordea eta Euskara Aholku Batzordea. Bigarren honetan herriko eragileek parte hartzen dute, besteen artean, ikastetxeetako ordezkariak eta udal literatur lehiaketetako epaimahaiak. Urtean hiruzoalau aldiz elkartzen dira (azken aldiz urrian) eta gizartetik jasotzen dituzten proposamenak eta kezkak eztabaidatzen dituzte. Oraingo erronka garrantzitsuena gure hizkuntza teknologia berriek ematen dituzten aukeretara moldatzea da.
Euskaltegia ere gure herriko ardatz nagusia da. Bertan 220 ikaslek euskalduntze bidearen hamabi pausoak ematen dituzte eta udaberrian egingo diren azterketak presta-tzeko klaseetan parte hartzeko oraindik plazak badaude. Interesatuek 943-641216 telefonora dei dezakete. Hauetako batzuek ere Udalak emandako laguntzak jasotzen dituzte HABEk adierazitako baremoetan sartzen ez baitira.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Gure euskararen erronkak

Klasean. Ikasleek irakaslearen azalpenak entzuten dituzte udal euskaltegian :: F. DE LA HERA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.