diariovasco.com
Miércoles, 30 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Udalen hizkuntza-politika aztergai martxoan egingo diren IV. Udaltop Topaketetan

AL DÍA LOCAL

Udalen hizkuntza-politika aztergai martxoan egingo diren IV. Udaltop Topaketetan

16.02.12 - 02:23 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Aurten IV. ediziora heldu diren Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan aztertuko den gaia bete-betean txertatzen da parte-hartzaile gehienen jarduera eremuan, 'Nolakoa da gure (udalaren) hizkuntza-politika? Begiratu, mesedez, euskara sailetik kanpo' baita martxoaren 29an eta 30ean Lasarte-Orian egingo diren saioetarako aukeratu den gaia.
IV. Udaltop topaketen aurkezpena atzo egin zen Donostian, Patxi Martínez de Marigorta, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria; Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendari nagusia; Boris Nogales, Lasarte-Oriako euskara batzordeko lehendakaria; Andoni Busquet, EUDELeko ordezkaria eta Basauriko alkatea eta Kutxabank-eko Imanol Miner tartean zirela.
Batik bat udaletako teknikariei eta arduradun politikoei (ez bakarrik euskararen alorretakoei, noski) zuzendutako topaketetan izena emateko epea gaur bertan irekiko da eta hilabete egongo da zabalik. Bi egunetako hitzaldietan -eta bi egun horietako bazkarietan- parte hartu ahal izateko 80 euroko matrikula ordaindu beharko dute interesatuek.
Guztira hamar hitzaldi eskainiko dira, eta talde-lanerako tarteak ere izango da. Aurreko urteetako bidetik, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo diren topaketek irauten duten bitartean azoka eta erakusketa ere egingo dira, batean zein bestean parte-hartzaile guztientzat interesgarriak izan daitezkeen esperientzia eta produktuak eskainiz.
En Tuenti
Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.