diariovasco.com
Miércoles, 30 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Beste berdinketa bat lortu zuen Laskorainek Zaragozan

TOLOSA

Beste berdinketa bat lortu zuen Laskorainek Zaragozan

15.02.12 - 02:16 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Azken lau jardunalditan hirugarrengoz berdinketa bat erdietsi zuen Laskorainek kalderero egunean. Siberiar hotz boladaz mozorrotu zaigun inaute atarian Aragoiko hiriburura higitzea egokitu zitzaien ikastolakoei, sailkapeneko zuloan bizi den Confort Coloren kantxara eta banako berdinketa gazigozoarekin itzuli ziren Tolosara zartagiak astintzeko beta nahikoarekin (...)
Egia esan, larunbatean Zaragozan, bi taldeak kantxaratu ziren erreakzioaren bila eta neurketa trabatu bezain orekatua ikusi genuen. Honelakoetan sarri gertatzen den moduan defentsak nagusitu ziren eraso jokoaren aurrean eta gol aukerak oso garesti banatu ziren. Markagailuan aragoitarrak aurreratu ziren lehen erdiaren ekuadorrean eta giltzarria hortxe egon zen, gol honek ez baitzuen jokoaren bilakaera ezertxo ere aldatu, laskoraindarrek burua hotz lanean serio jarraitu baitzuten defentsa deskuidatu gabe, partida ireki gabe.
Minutu asko izan ziren markagailuan azpitik, minutu asko presaren ibilbidea prezipitazioaren bidezidorrarekin ez dela nahastu behar ulertzeko eta minutu asko antsietatea konzentrazioan eta lanerako konpromezuan bilakatzeko. Horitxoek bikain gainditu zuten test gogor hau eta amaierarako bost minuturen faltan Jonikok behin betiko banakoa sartu zuen.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.