diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Puntu bana Keta eta Anaitasunarentzat

GETARIA

Puntu bana Keta eta Anaitasunarentzat

Partidua 0-0ekoarekin amaitu zen Orion, taldeak zaletuen babesa eskertu nahi duelarik

15.02.12 - 02:18 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Jende andana bildu zen igandean hotzari aurre eginez Mendibeltzen, Ketaren eta Anaitasunaren arteko partidua jarraitzeko asmoz. Ketak bere bolada onari eutsi nahi zion etxean baina 0-0eko emaitzarekin puntu bat baino ez zuten lortu.
Partida borrokatua izan zen norgehiagokaren lehen zatian. Getariarrek haizea kontra izan zuten lehen minutuetan eta kosta egin zitzaien azkoitiarren atera hurbiltzea. Hala ere, atzean sendo izan ziren, eta Anaitasunak aukera bakanak izan zituen.
Bigarren zatiak, ordea, beste itxura bat izan zuen. Oraingoan haizea alde zutela, aukera ugari izan zituzten 3 puntuak bereganatzeko. Ketak lan ona egin zuen berdegunean baina ez zuten zortea lagun izan igandeko partidan. Norgehiagokako abagunerik garbiena partida amaitzeko 10 minutu falta zirela etorri zen. Ketak penaltia alde izan zuen baina baloiak langan amaitu zuen.
Egindako lanarekin gustura izan arren, bi puntu galdu izanaren sentsazioa zuten Ketako jokalariek. Baina joko horrekin jarraituz gero, laster izango dira garaipenak getariarrentzat, orain multzoko sailkapenaren 3. postuan, jardunaldi bat zintzilik dutelarik. Hain zuzen ere, larunbatean (otsailak 18) Ordizia taldeari egingo dio bisita Ketak, aurreko astean hauen aurkako partida bertan behera geratu ostean.
Bestalde, Keta futbol taldeak eskerrak luzatu nahi dizkie igandean Mendibeltzeraino hurbildu ziren zale guztiei.
En Tuenti
Puntu bana Keta eta Anaitasunarentzat

0-0eko emaitzarekin amaitu zuten neurketa igandean Orion. :: GEREKA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.