diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Ezohiko Batzarreko deialdia Zarauzko Kirol Elkartearen bazkideei zuzendua gaur

KIROL ELKARTEA

Ezohiko Batzarreko deialdia Zarauzko Kirol Elkartearen bazkideei zuzendua gaur

15.02.12 - 02:16 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Esteban Collantes Zarauzko Kirol Elkarteko lehendakariak Ezohiko Batzarreko deialdia luzatu du gaur arratsalderako elkartearen areto nagusian Kale Nagusiko 7. zenbakiko lehen solairuan.
Lehenengo deialdia 18:30ean izango da eta bigarrena 19:00etan. Eguneko gaien zerrendak hiru puntu izango ditu. Lehenengoa, 2012ko urteko hauteskundeak osatzeko Hauteskunde Batzarraren hautaketa (Junta electoral).
Bigarrena, 2012ko urteko hauteskundeak osatzeko Arbitraia Komisioaren hautaketa (Comisión de arbitraje).
Hirugarren eta azken puntuan, eskari galderak egiteko tartea zabalduko da. Honekin prozedura abian jarriko da eta geroago ikusi beharko da hautagairik aurkezten den ala ez.
Egun Kirol Elkarteak 10 atal ditu, areto futbola, atletismoa, eskubaloia, futbola, halterofilia, pilota, errugbia, saskibaloia, squash, tenisa eta xakea. Atal bakoitzak bere zuzendaritza izaten du eta denen gainetik egoten da lehendakaria. Azken urteetan Esteban Collantes egon da eta, dirudienez, beste hautagairik agertuko ez balitz berak jarraituko luke lehendakari bezala baina ikusi beharko da prozedura martxan jarri ondoren norbaitek bere burua edo lan talde bat aurkezteko asmorik badagoen ala ez. Bitartean lagundu nahi duten bazkideak azaldu daitezela gaur.
En Tuenti
Ezohiko Batzarreko deialdia Zarauzko Kirol Elkartearen bazkideei zuzendua gaur

Batzarra. Hauteskundeak abian jartzeko izango da. :: AMAXKAR

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.